Guztion etorkizunaren alde protesta egitera irten dira gaur pentsiodunak. Duten ezinegon, haserre eta kezka plazaratzera. Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan manifestazioak deituak zituzten gaur pentsio duinen alde. Donostiakoan hainbat herritar ikusi ditugu. Jendetza batu da, Espainiako Gobernuak planteatutako %0,25eko igoerari ezezko borobila ematera. Amara Plaza hotel paretik abiatu da mobilizazioa, Espainiako Gobernuak handik gertu duen ordezkaritzara. Bertan aurkeztu dituzte, dituzten eskaera guztiak. Bertan elkarretaratzea egin dute. Etengabekoak izan diren murrizketen aurkako eta duintasunez bizi ahal izateko aldarriak, baita ustelkeriaren aurkakoak ere. Pentsio duinak eskatzen dituzte, Europako Karta Sozialak zehaztua duen gutxienekoa; 1.080 euro. Galdutako eros ahalmena berreskuratzea, KPIA-aren arabera gaurkotzea. Eta Euskal Herrirako pentsio sistema publiko eta propioa.
OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA