Kirol hitzordu ugari ostiral eta larunbat honetan; pilota partidak Aginagan, eskubaloi neurketak Oiardo Kiroldegian eta futbola Haranen.
Neurketokin batera, gogoan izan, beste bi kirol ekimenetarako izen emateak zabalik segitzen duela; batetik, Andatza M.K.T.-k martxoaren 11rako antolaturiko Gipuzkoako Birako 3. etaparako (Saturraran-Eibar) eta martxoaren 4an Donostian ospatuko den 29. Lilatoirako. Segidan dituzue xehetasunak:
DATOZEN KIROL HITZORDUAK
Pilota partidak Aginagan
Otsailak 23, ostirala
20:00 Udaberri Txapelketako neurketak Aginagako frontoian:
-Eskuz binaka jubenilak 1. maila: Pagazpe 2-Oiarpe 1
-Eskuz binaka jubenilak 1. maila: Pagazpe 1-Tolosa Aurrera 3
Eskubaloia Kiroldegian
Otsailak 24, larunbata
11:45 Infantil neskak, Gipuzkoa: Udarregi A-Elgoibar
13:00 Infantil mutilak, Gipuzkoa: Udarregi A-Bera Bera
15:45 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zarautz
17:30 Kadete mutilak, Territoriala: Usurbil K.E.-Egia
Futbola Haranen
Otsailak 24, larunbata
11:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Ostadar S.K.T. “A”
16:00 Erregional mutilak: Usurbil F.T.-Dunboa Eguzki C.D.
29. Lilatoiko izen ematea
Martxoaren 4an (igandea) Donostian ospatuko den emakumeen lasterketarako izen emateko epea otsailaren 27ra arte zabalik izango da. 6.000 lagunentzako lekua dago ekimenean. Ostiral goiz honetarako, 5.643 lasterkariek emana zuten izena. Tartean, 67 usurbildarrek. Izena emateko sartu kirolprobak.com atarian. Informazio gehiago jasotzeko lilaton.es webgunean.
Gipuzkoako Biraren 3. etapan parte hartzeko izen ematea
Andatza M.K.T.-k Gipuzkoari bira eman asmo dio hurrengo hilabeteetan etapaka. Urtarrilean eta otsailean, Usurbil-Zumaia eta Zumaia-Saturraran arteko bidea osatu ostean, Saturraranetik Eibarrera oinez joateko deialdia egin dute martxoaren 11rako. Izen ematea zabalik dago:
Gipuzkoako Bira, 3. etapa: Saturraran-Eibar
Eguna: otsailak 11, igandea.
Abiatzeko hitzordua: 07:00etan Oiardo Kiroldegitik.
Joan etorria: autobusez.
Ibilbidea: Gipuzkoako Birako 3. etapa, 22 km.
Izen ematea: 30 euroko ordainketa egin, martxoaren 7a baino lehen Andatza M.K.T.-ren kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Oharrak:
-Plaza mugatuak.
-Prezioaren barne, autobuseko joan etorria eta bazkaria, Eibarko Eskarne jatetxean.
-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean".
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea eta irudia: Andatza M.K.T.