Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostiral goizean Usurbilen, bikotekide ohiari sexu erasoa egitea egotzita. Erasoa banantze prozesu betean den bikotearen etxean jazo zen, ostiral goizeko 11:00ak aldera. Gizonezkoak emakumea immobilizatu eta erasotzen ahalegindu zen, Ertzaintzak berri eman duenez, baina, gertatutakoaren lekuko zuzena izan zen hirugarren pertsona batek geldiarazi zuen.
Hernaniko ertzain etxeko talde bat bertaratu eta gizonezkoa atxilotu zuten. Emakumea Donostia ospitalera eraman zuten, zauriak artatzera. Gizonezkoa larunbat goiz honetan epailearen esku utzi dute.