Antolatzaileen, OEIT-ren edota Landaberri Ikastolako kideen agerraldiek borobildu dute erraustegiaren aurkako Donostiako manifestazio jendetsua, bertsolariek eta talo janak girotu duten Bulebarreko ekitaldian. Honatx agerraldi guztiotako zenbait titular, ondoko bideotan agerraldiok osorik:
-Landaberri Ikastolako hezitzaileen agerraldia: "Eremu kutsatu batean dagoen ikastola bat onartu behar al dugu?"
-Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldearen (OEIT) agerraldia: “Errauskailuak osasunarentzat arriskutsuak dira... Kontua ez da erraustegiak arriskutsuak diren edo ez, baizik eta zenbateko arriskua suposatzen duten herritarrontzat".
-Errausketaren Aurkako Mugimendua: "Gure babes osoa eta elkartasuna, Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini. Zuekin gaude!"
https://youtu.be/1S9Faj4e8CM
https://youtu.be/-nOxi7tj1jQ
https://youtu.be/E62HjOkHnjw