Ohar bidez, Usurbilgo PSE-EE-k ere azken sexu erasoa gaitzetsi du. PSE-ko zinegotzi Fermin Orue-Echevarriak gaur iluntzeko elkarretaratzean parte hartuko duela iragarri du eta herritarrak ere mobilizatzera deitu ditu. "Gizarte osoak arazo hau kontuan hartu behar du; erabat garrantzitsua da emakumeren kontra bortizkeria-forma hori ezabatzera laguntzea", adierazi du zinegotzi sozialistak.
Bere laguntza eta sozialisten elkartasuna eskaini dio Oruek erasotua izan den emakumeari. Bestalde, zinegotzi sozialistak Ertzaintzaren lana zoriondu eta aitortu du, identifikazioagatik eta azkar jokatzeagatik; "izan ere, ustezko erasotzailea geldi dezatela posible egin du".