Azken aldian, garraio zerbitzu publikoetako murrizketen aurka, Murrizketarik Ez! plataformak Buruntzaldean eta Tolosaldean bildutako 7.000 sinadura erregistratu ditu astearte honetan Gipuzkoako Foru Aldundian. Ibaetako EHU-ren kanpus ondoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamenduaren egoitza atarian, Julio Caro Baroja plazatik abiatu duten martxaren amaieran izan da. Agerraldia egin dute bertan plataformako kideek; nagusiki, udal ordezkari, autobus gidari eta zenbait erabiltzaileek. Bilguneko ordezkarien adierazpenak ondoko bideoan dituzue. Handik Gipuzkoa plazaraino abiatu dira. Eguerdi partean, aipatu moduan, azken aldian Buruntzaldean eta Tolosaldean garraio zerbitzu publikoetako murrizketen aurka bildutako herritarren 7.000 sinadurak erregistratu dituzte.