Abisua emanda zegoen arren, ezusteko handia eragin du gaur goizeko elurteak. Gogotik egiteaz gain, gogotik heldu diolako lurrari. Goizean goizetik arazoak egon dira errepideetan eta trenbide sarean. Eskola denak itxita daude. Zubieta eta Santuenea aldean atera ditugu bideo irudi hauek. Laster emango dugu berri gehiago.
Eskolarik ez da izan eta haur eta guraso ugari topatu ditugu Artzabalgo parkean jolasean.