Hurrengo orduotan zeharo aldatuko da eguraldia

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 28a, 10:28

Hala dio Euskalmet meteorologia agentziaren iragarpenak. Elur girotik hego haizera igaroko gara 24 orduko tartean. Atertzera egingo du.

Elurragatik asteazken eguerdiko 12:00ak arte alerta laranjaren eraginpean egon ostean, hurrengo orduotan, ostegun gaueko 00:00ak arte abisu horia izango da indarrean 80-100 kilometro orduko hego-ekialdeko haize boladak espero baitira. 100 kilometro ordukoak mendi inguru eta haizeguneetan. Orduko 80 kilometro ordutik gorakoak, haizeguneak ez diren tokietan.

EGUNOTARAKO IRAGARPENA

Otsailak 28, asteazkena

"Goizean elurra egingo du maila oso baxuetan. Goizeko lehen orduetan fronte beroak ezin izango du lurrazaleko aire masa hotza mugitu eta egiten duen prezipitazio ia guztia elur moduan egingo du. Orduak pasa ahala bi aire masak nahasten joango dira eta eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du ia denean; hala ere, ekialdean oraindik elurra egin dezake. Hego-ekialdeko haizea zakartu egingo da goizean eta horrek epeltzen lagunduko du, bereziki arratsaldean".

Martxoak 1, osteguna

"Ostegunean hegoaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura nabarmen igoko da. Hegoaldeko haizea zakar ibiliko da eta tarteka enbarazu egingo du, baina tenperaturaren igoera eragingo du: kostaldean maximoak 15 ºC-ra irits daitezke eta 10 ºC-ra gainerako tokietan. Zeruan hodeiak izango dira nagusi, baina saretuta egongo da tarteka, urdinguneekin. Euri tanta batzuk bota ditzake, batez ere barnealdean".

Martxoak 2, ostirala

"Ostiralean ere hegoaldeko haizearekin jarraituko dugu eta giro epelarekin. Eguzkitsu egongo da goizean, baina arratsaldean pixkanaka hodeiak ugaritu egingo dira. Iluntzerako hodeiak izango dira nagusi zeruan eta baliteke euri pixka bat egitea, batez ere barnealdean. Tenperatura baliteke zertxobait jaistea zenbait lekutan, baina oro har antzeko balioekin jarraituko dugu. Hegoaldeko haizeak gogor joko du".

Informazio eguneratua: euskalmet.eus

 

AsteazkenaOstegunaOstiralaLarunbataIgandeaAstelehena