Gezurra dirudi duela 24 ordu nola genituen inguruok. Atzo izandako elurtearen arrasto txikiren bat baino ez dago biharamun honetan. Elur girotik eta zero azpiko tenperaturatik, hego haize zakarrera igaro gara azken orduotan. Abisu horian egongo gara hurrengo egunotan, orduko 80-100 kilometro arteko abiadura izan dezakete hego ukiko haize boladek. Haizeguneetan 100 kilometro orduko abiadurakoak ; haizeguneak ez diren tokietan, orduko 80 kilometro orduko abiadurakoak.
EGUNOTARAKO IRAGARPENA
Martxoak 1, osteguna
"Hegoaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura nabarmen igoko da. Hegoaldeko haizea zakarrak enbarazu egingo du sarritan, batez ere egunaren bigarren partean; baliteke haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gainditzea. Baina, aldi berean, haizearen eraginez tenperatura dezente igoko da: kostaldean 15 ºC-ak gaindituko dira eta barnealdean 10 ºC-a. Zeruan hodeiak nagusituko dira, baina ostarte batzuk ere irekiko dira, bereziki goizean. Euri pixka bat egin dezake, batez ere arratsalde-gauean, baina gutxi eta han-hemelka".
Martxoak 2, ostirala
"Ostiralean hegoaldeko haizearekin eta giro epelarekin jarraituko dugu. Goizean eguzkitsu egongo da leku gehienetan, baina arratsaldean pixkanaka lainotzera egingo du eta euri pixka bat egin dezake, batez ere barnealdeko txokoetan. Tenperatura apur bat jaitsi egingo da zenbait lekutan, baina oro har ez dugu aldaketa handirik espero. Hegoaldeko haizeak gogor jotzen jarraituko du".
Martxoak 3, larunbata
"Larunbatean antzera jarraituko dugu. Zeruan egunaren lehen partean ostarte zabalak irekiko dira, aldiz, arratsalde-gauean hodeituago egongo eta ez da baztertzen tanta batzuk botatzea barnealdeko zenbait lekutan. Tenperatura baliteke pare bat gradu igotzea. Hegoaldeko haizeak bizi-bizi jarraituko du".
Informazio gehiago: euskalmet.eus