Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak martxan du "Sagarrondotik sagardora" zikloa otsailaz geroztik irailera arte. Guztira zortzi saio aurreikusi dituzte; bigarrena larunbat honetarako (martxoak 2). Ikastaro osoa Potxoenean burutuko da, kimaketa praktikak izan ezik, hauek "bertako sagastietan egingo dira" ohartarazi du antolakuntzak.
Ikastaro praktikorako izen ematea zabalik dago. Gogoan izan, saio guztietarako eman daiteke izena, edota bestela baita saio solteetarako ere. Segidan dituzue xehetasunak:
"Sagarrondotik Sagardora", ikastaro praktikoa
Ordutegia: 09:00-13:00.
Tokia: Potxoenea.
Saioen egutegia:
-Otsailak 10: "Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa", Aitor Etxeandiarekin.
-Martxoak 3: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak", Aitor Etxeandiarekin.
-Martxoak 17: "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa", Josu Osarekin.
-Apirilak 7: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondorekin.
-Apirilak 21: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa", Xabier Akizurekin.
-Ekainak 2: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiarekin.
-Uztailak 14: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osarekin.
-Irailak 8: "Sagarraren heldutasun analista. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.
Prezioa: 96 euro ikastaro guztiko saioak, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Egun solteetan ere izena eman daiteke. Horretarako Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.
Izen ematea eta argibide gehiago:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak
Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala.
Autodefentsa feminista ikastaroa
Martxoaren 8aren bueltan antolaturiko ekitaldien artean, autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du Usurbilgo Udalak bi aste barrurako. Izen ematea zabalik dago:
Martxoak 16-17, ostiraletik larunbatera
Autodefentsa feminista ikastaroa Oiardo Kiroldegian. Bideratzailea: Emagin Elkartea. Ordutegia:
-Martxoak 16 (ostirala), 16:00-20:00.
-Martxoak 17 (larunbata), 09:30-13:30.
Izen ematea (martxoaren 14a baino lehen):
parekidetasuna@usurbil.eus
943 377 110
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
KzGunera datozen ikastaroak
Martxoan zehar arratsaldez zabalduko dute Usurbilgo KzGunea, 16:00-20:00 artean. Honatx KzGunera datozen ikastaroak:
-Martxoak 1-14, 16:00-18:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
-Martxoak 15-26, 16:00-18:00 “Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako”.
-Martxoak 26-27, 18:00-20:00 “Online izapideak Osakidetzarekin”.
Informazio gehiago:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
Kantu Taldeak ikasturte berria martxan
Urtarrilaren 8an abiatu zuten Kantu Taldekoek ikasturte berria. Gogoan izan, astelehenero biltzen dira 18:00-19:00 artean Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan.