Odola emateko deia datorren astelehenean, martxoaren 5ean

Noaua Aldizkaria 2018ko martxoaren 1a

Odola emateko urteko bigarren hitzordua hurrengo astelehenean, martxoaren 5ean. Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin finkatu ohi duen hitzordua, 18:00-20:30 artean anbulatorioan.

Odola emateko baldintza nagusiak

-18-70 urte artean izatea.

-50 kg baino gehiago pisatzea.

-Osasuntsu egotea.

-Gure odolaren bitartez besteei kutsa diezaiekegun gaixotasunen bat harrapatzea eragingo ligukeen inolako arrisku-jarduerarik egin ez izana.

-Zalantzak argitzeko: gotatanta.eus edo gerturatu anbulatoriora, odol emate egunean.

-Odol emanaldien maiztasuna: urtean 3 aldiz.

Urtean zehar: bi hilean behin, lehen astelehenetan.

Informazio gehiago: gotatanta.eus

Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.