15. Laburbira, euskarazko film laburren emanaldia igandean

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 2a, 08:34

Badator 15. Laburbira. Edizio honetan proiektatuko diren filmen karteldegia prest du NOAUA! kide duen Euskaltzaleen Topaguneak. Ikus-entzunezkoen hautaketa lanak bideratu dira jada; 8 film guztira, bat izan ezik gainerakoak agurtu berri dugun 2017. urtean ekoitziak. 

Euskarazko film laburren zirkuitua otsailaren 28tik martxoaren 28ra osatuko da. Herriz herriko bira horren baitan, NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik igandean, martxoaren 4an, martxoko lehen igandean helduko da Usurbila. Sutegin izango dugu ikusgai 19:30etan hasita. Emanaldirako sarrera doakoa izango da. Segidan, ordubete pasatxoko emanaldian ikusi ahalko ditugun film laburren berri zehatzago:

15. LABURBIRA

Ilunpetan (5´00´´)

"Ilunpetan, bere gelan, Leak neska batengan pentsatzen du. Neskak elkartu daitezen proposatzen dionean, Leak erabaki beharko du bere sentimenduak argitara aterako dituen ala ez".

Zuzendaria: Toldo Carranza.

Generoa : Drama erromantikoa.

Aktoreak: Oksana Pohrebennyk, Natalia Viejo, Charlotte Gerard.

Ekoiztetxea: Oxymoron.

Musika: Frédéric Chopin, Frank Levy.

Night shift (15´16´´)

"Gaua heldu da Donostiako La Paz auzo txirora. 40 urte pasatxo dituen Meryk zigarroari azken zurrupadak eman dizkio, sorterrian –Hego Amerikan- utzi behar izan zituen seme-alabez oroituz. Garbitzaile aritzen da erdiguneko antzoki batean, gaueko txandan. Antzezlana amaitu ostean, dena hutsik dagoela, iritsi da gaur antzokira. Harrera ingurua garbitzen hasi da, motibazio gabe lan egiteak dakarren nagikeria horrekin.  Baina gaur sekula garbitu ez duen leku bakarrera sartuko da: aktorearen kamerinora…".

Ekoiztetxea: IZAR Films.

TALDE TEKNIKOA

Gidoia eta Zuzendaritza IZASKUN ARANDIA

Zuzendari Laguntzailea MAIDER OLEAGA

Argazki Zuzendaria AMARA MOSTEIRO

Kamara Laguntzailea HEIDI OTADUY

Kamara Laguntzailea SANDRA GUEVARA

Elektrikoen Laguntzailea ALES PEREZ LARREA

Produkzio Arduraduna KRISTINA ZORITA

Produkzio Laguntzailea ARAN SANTOS

Produkzio Laguntzailea ANGEL ALDARONDO

Makilaia eta Estilismoa ALOÑA GALLASTEGI

Muntaia IBAN DEL CAMPO

Arte Zuzendaria LIERNI IZAGIRRE

Arte Laguntzailea NATALIE HICKEY

Arte Laguntzailea CHRISTIAN TUPPSTER

Zuzeneko Soinua JOKIN VALENZUELA

Postprodukzio Soinua HAIMAR OLASKOAGA

(Mediavox Estudio)

Musika: “Cumbia Villera de la Ciudad Armera” (Mursego)

TALDE ARTISTIKOA

Mery ENRIQUETA VEGA

Aktorea PATRICIA URRUTIA

Higadurak (03´50´´)

"60 miloi urte, geologiaren liburu handia. Higadura bakoitza, belaunaldien atal bat da. Badira irakurritako atalak eta irakurtzeko zain daudenak. Arrokek isiltzen duten jakituria gure senideek abesten dute. Denok gogoratzen ditugu txikitako lo kantak…".

Zuzendaritza, gidoia eta muntaia: Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola.

Generoa: Laburmetrai esperimentala.

OFF ahotsak: Ane Rodriguez, Miren Madinabeitia, Joserra Ferreiro, Naia Etxebarria eta Matilde Perez.

Ejecutor (09´23´´)

"Zure txanda denean, ez dago ihes egiterik".

Ekoizleak: Spektra / Seriousman Studio / Iñaki Urrutia (©2017)

Ekoizle Asoziatuak: Edu Arruga / Lastcrit Postproducció

Zuzendaria: Javi Arriaga

Aktoreak: Iñaki Urrutia, Lander Otaola, Iñaki Maruri, Chema Trujillo eta Karmele Larrinaga

Argazki Zuzendaria: Aritz Bilbao

Muntaia: Dark Sleeper / Oakman

Zuzendari Artistikoa: Camino Ruiz

Soinu Postprodukzioa: Onintze Urrutikoetxea / Xanti Salvador

Grading: Moncho Sanchez

VFX: Viki Polls (Lastcrit Postproducción)

Soinu Zuzena: Iñaki G. Reyna / Selfie

Akarlandan eta Izarran (Euskal Herria) egina.

Tazan (11´)

"Ideia bat obsesio bihurtzen denean bizitzan eragin handia izan dezake hori erabat aldatu arte".

Uda films: Haizea Azpilikuetak, Mikel Irazustak eta Unai Portillak osatzen dute oraingoan UDAfilms taldea. Zinema zaletasuna eta sormena bide dutela, Euskal Herriko gune ezberdinetatik edukiak sortzeko asmoa daukate beti buruan. Hainbat lan eta sari lortu dituzte jada bidetik.

Areka (6´35´´)

"Euxebik 80 urte ditu. Bere aita gerran desagertarazi zuten eta gertatutakoaren gaineko zurrumurruak entzunak bazituen ere ez du inoiz jakin non zegoen haren hilobia. Frankismoaren miseria eta errepresio guztiaren gainetik, Euxebik bizirik gorde du aitaren memoria, azkenik haren gorpuzkiak aurki dituzten arte".

Atxur taldea: Iaz Beti Bezperako Koplak egiteko osatu zen Ageda Kopla Taldearen jarraipena da. Orduan EHUko irakasle, ikasle eta ikasle ohi talde bat batu ginen proiektu hura burutzeko. Orain beste talde bat osatu eta irizpide berberekin lanean jarraitu dugu.

Partaideak:

Bego Vicario – koordinatzailea-, Paula Huarte, Miriam Inza, Jugatx Astorkia, Itxaso Navarro,

Beñat Barandika, Usue Egia, Esteban Ramos, Naiara Gallego, Sergio Martínez, Aitor Oñederra, Kote Camacho, Oihana Leunda, Arrate López, Izibene Oñederra, Alots Arregi, Andere Molinuevo, Ximon Agirre, Jon Munarriz, Zaloa Ipiña.

Gidoia/bertsoa: Andoni Egaña

Zuzendaritza eta animazioa: Atxur animazio taldea

Ahotsa: Andoni Egaña

Soinua: Xabi Erkizia

Edizioa:Edu Elosegi

Produkzioa: Patxi Azpillaga

Diseinu grafikoa: Koldo Atxaga

Kreba (11´00´´)

"Zaintzari buruzko hausnarketa proposatzen du Krebak. Hala,definizioz, Kreba hiru gauza izan daiteke: pitzadura edo arrakala, hernia edo etena, eta itsasoak kostaldera itzultzen dituen objektuak. Kontua da: zer egin pitzadura, eten edota objektu horiekin?".

Zuzendaria: Oier Fuentes

Gidoia: Amaia San Sebastián

Ekoizpena: Nuria Casal

Zuzendari laguntzailea: Iñigo Aranbarri

zuzendari laguntzailea: Kristina Zorita

Script-a: Miren Pérez

Argazki zuzendaria: Egoitz Albizu

Argazki-kamera laguntzaileak: Naroa Elkoro, Irati Martin

DIT: Beñat Herrero

Zuzeneko soinua: Asier Razkin, Amaia San Sebastián

Making OFFa: Jon Artola

Musika: José Ramón García, Willis Drummond

Artea: Aitzole Araneta

Aktoreak: Loli Astoreka, Iñigo Azpitarte, Oihana Maritorena, Mari Asun Pagoaga, Esther Uria, Peio Arnaez.

Zulo (14´01´´)

"Denok gara ezberdinak, denok ditugu beldurrak, ezintasunak, mugak… baina adorea? Denok al daukagu adorea? Istorio honetako bi protagonistak maite dira eta maitasun hori elkarrekin bizitzea hautatu dute".

Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola

Gidoia: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola

Muntaketa: Karlos Trijueque ( TAOM )

Soinua: Jagoba Ormaetxea

Musika: Eñaut Gaztañaga eta Raul Olaizola

Argazkigintza: Josu Torrealday

Efektu bereziak: Aitor Guerrer

Aktore nagusiak: Erika Olaizola eta Mikel Ibarguren

Ekoizpena: Kamikaz Kolektiboa eta Azpeitiko Paradisu Zinema