Ate joka dugu Martxoaren 8a. Aurretik ospatuko da Donostiako 29. Lilatoi arrakastatsua. 6.000 emakume izena emanda daude igandeko lasterketarako, tartean 71 usurbildar. "Aurtengo inskripzio solidarioak euro 1 bideratuko du RETINOSIS GIPUZKOA, BEGISARE elkartera. Erretinosis pigmentarioaren gaixotasuna duten Gipuzkoako Elkartea da BEGISARE. Hori dela eta, aurtengo leloa #ItzaletikArgitara izango da eta honek esanahi bikoitza gordetzen du; batetik, BEGISARE elkartearen helburuetako bat azpimarratu nahi du, eta gaixotasun honek eragindako pertsonen ikusmena hobetzea da. Eta bestetik, bizitzako eremu guztietan berdintasuna lortzearen beharra nabarmendu nahi du, matxismoa alde batera utziz eta berdintasuna aldarrikatuz", ohartarazi du antolakuntzak.
Martxoak 4, igandea
9:40 AERO-ZUMBA beroketa saioa, Boulevard-ean.
10:00 BEGISARE argazkia Boulevard-eko kioskoan. ANIMA ZAITEZ!!!
10:30 LILATON lasterketa hasiko da, Boulevard-ean. IZASKUN OSÉS, urrezko domina RIOko PARALINPIADETAN, emango dio irteera lasterketari.
11:30 SARI BANAKETA BATUKADAREKIN Alderdi Ederren.
12:30 LILAPOTEA trikitilariekin (Ordizi, Rekalde, Eiger, Herria, Aurresku + Dj Miau).
Informazio gehiago hemen: lilaton.es
FUTBOLA HARANEN
Martxoak 3, larunbata
10:00 Infantil neskak: Usurbil F.T.-Mutriku F.T.
11:00 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Intxaurdi
16:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Añorga K.K.E.
Martxoak 4, igandea
11:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Pasaia K.E. B
ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Martxoak 3, larunbata
12:00 Infantil mutilak, Gipuzkoa: Udarregi B-Bergara
13:00 Infantil neskak, Gipuzkoa: Udarregi A-Pulpo
16:00 Kadete mutilak, Territoriala: Usurbil K.E.-Egia
17:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Ereintza
19:30 Senior mutilak, 1. nazionala: Usurbil K.E.-Anaitasuna
Martxoak 4, igandea
11:30 Kadete neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Aiala B
GIPUZKOAKOK BIRAKO ipuzkoako Birako Saturraran-Eibar etaparako izen ematea zabalik
Andatza M.K.T.-k Gipuzkoari bira eman asmo dio hurrengo hilabeteetan etapaka. Urtarrilean eta otsailean, Usurbil-Zumaia eta Zumaia-Saturraran arteko bidea osatu ostean, Saturraranetik Eibarrera oinez joateko deialdia egin dute martxoaren 11rako. Izen ematea zabalik dago:
GIPUZKOAKO BIRAKO 3. ETAPA: SATURRARAN-EIBAR
Andatza M.K.T.-k martxoaren 11rako antolaturiko irteeran izen emateak zabalik segitzen du:
Abiatzeko hitzordua: 07:00etan Oiardo Kiroldegitik.
Joan etorria: autobusez.
Ibilbidea: Gipuzkoako Birako 3. etapa, 22 km.
Izen ematea: 30 euroko ordainketa egin, martxoaren 7a baino lehen Andatza M.K.T.-ren kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Oharrak:
-Plaza mugatuak.
-Prezioaren barne, autobuseko joan etorria eta bazkaria, Eibarko Eskarne jatetxean.
-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean".
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea eta irudia: Andatza M.K.T.