Txirrindulari zaleek hitzordua izango dute beste behin, udalerri hau zeharkatzen duen N-634 errepidean. Hilabete barru; apirilaren 2an, gure artetik igaroko dira 2018ko Euskal Herriko Itzuliko parte hartzaileak. Zarautzen hasi eta amaituko den 162,1 kilometroko lehen etapan izango da.
13:40 aldera helduko dira txirrindulariak Orio aldetik N-634 errepidean barrena Aginagara. Usurbil alderik alde zeharkatuko dute Hernanirako bidea hartu aurretik. Arratsaldean, udalerri honen mugetatik gertu igaroko dira berriz. Gaur aurkeztu dute Itzuli eraberritua; irudia, izena, eta web orri berria estreinatu dituzte. Gure artetik igaroko den Itzuliko lehen etaparen xehetasunak segidan dituzue:
ITZULIA BASQUE COUNTRY AGINAGATIK ETA USURBILDIK
Eguna: apirilak 2, astelehena.
Ordua: 13:40 aldera, Aginagatik Usurbila.
Tokia: N-634 errepidea (Aginaga, Usurbil).
Zehaztasunak: aurten ere Euskal Herriko txirrindularien Itzulia Aginaga eta Usurbildik igaroko da apirilaren 2ko lehen etaparen (Zarautz-Zarautz, 162,1 km) baitan. N-634 errepidetik helduko dira Orio aldetik Aginagara, 13:40 aldera. 13:46 aldera zeharkatuko dute Usurbil. Gero Txikierditik barrena Hernanirantz joko dute. Bazkalostean, Usurbilgo mugetatik gertu igaroko dira berriz. 15:25 aldera Mendizorrotz aldetik.
Informazio gehiago: itzulia.eus
IBILBIDEA | Errepidea | Km | 38 km/h | 40 km/h | 42 km/h |
---|---|---|---|---|---|
ITO Km. 17 - IRTEERA | N-634 | 0 | 13:26 | 13:26 | 13:26 |
Orio | 3.9 | 13:33 | 13:32 | 13:32 | |
Aginaga | 9.4 | 13:41 | 13:40 | 13:40 | |
Usurbil | 13.5 | 13:48 | 13:47 | 13:46 | |
Hernani | 20.5 | 13:59 | 13:57 | 13:56 | |
Oiartzun | 36.6 | 14:24 | 14:21 | 14:19 | |
Guadalupe | 52.4 | 14:49 | 14:45 | 14:41 | |
JAIZKIBEL 2. Kat. | 57.2 | 14:57 | 14:52 | 14:48 | |
Lezo | 66 | 15:11 | 15:05 | 15:01 | |
Pasai Antxo | 68 | 15:14 | 15:08 | 15:03 | |
Zurriola - Kursaal | Urbana | 73.5 | 15:22 | 15:17 | 15:11 |
Donostia | Urbana | 74 | 15:23 | 15:17 | 15:12 |
Igeldo. Mendate hasiera | 76.4 | 15:27 | 15:21 | 15:15 | |
Igeldo - Mendizorrotz | 82.8 | 15:37 | 15:31 | 15:25 | |
MADDIOLA 3. Kat. | 84.8 | 15:40 | 15:34 | 15:27 | |
ORIO - SPRINT | 91.7 | 15:51 | 15:44 | 15:37 | |
EKOZONA - ANOA | 91.8 | 15:51 | 15:44 | 15:37 | |
Alzugarai gaina | 94.3 | 15:55 | 15:48 | 15:41 | |
Zarautz. Helmugatik pasatzen da | 97 | 16:00 | 15:52 | 15:45 | |
Getaria | GI-3391 | 101.2 | 16:06 | 15:58 | 15:51 |
GARATE 3. Kat. | 104.7 | 16:12 | 16:03 | 15:56 | |
Meaga | GI-2633 | 105.7 | 16:13 | 16:05 | 15:57 |
ZUMAIA - SPRINT | 114.2 | 16:27 | 16:18 | 16:09 | |
Getaria | 119.8 | 16:36 | 16:26 | 16:17 | |
Zarautz. Helmugatik pasatzen da | 124.1 | 16:42 | 16:33 | 16:24 | |
Andatza. Mendate hasiera | 130.4 | 16:52 | 16:42 | 16:33 | |
Aia | GI-2631 | 138.7 | 17:05 | 16:54 | 16:44 |
AIA 3. Kat. | 139.9 | 17:07 | 16:56 | 16:46 | |
EKOZONA | 142.1 | 17:11 | 17:00 | 16:49 | |
Elesa norabidean | 151.7 | 17:26 | 17:14 | 17:03 | |
ELKANO 2. Kat. | 155.4 | 17:32 | 17:19 | 17:08 | |
Meaga | GI-2633 | 156.6 | 17:34 | 17:21 | 17:10 |
ZARAUTZ - HELMUGA | 162.1 | 17:42 | 17:30 | 17:18 |