Greba feministarekin batera, solasaldia, bertso-afaria eta ikastaroa Martxoaren 8aren bueltan

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 5a, 09:42

Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8rako deitu duen greba feministarekin batera, ekitaldi gehiago ere antolatu dira Usurbilen. Ondoko irudian duzue. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguneko greba-deialdiarekin bat eginez, solasaldi bat antolatu dute Kabienen. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, hainbat emakume ekintzailek beren ibilbide profesionalaren inguruko gogoetak egingo dituzte; tartean izango dira Miren Narbaiza (MICE), Leire Cancio (Elhuyar), Arrate Imaz (Loratu), Oihane Iribar (Xixahori) eta Idoia Torregarai (Barretartia). Ekitaldiaren helburua emakume profesionalen lana ezagutaraztea da, eta, nola ez, beste emakume batzuk ekintzaile izatera animatzea. Informazio gehiago:

kabiene.com/MARTXOAK8

Bertso-afarirako sarrerak

Lerrook irakurtzen dituzuenerako honez gero agian agortuak izango dira, Martxoaren 8aren harira, biharamunean, hilaren 9an Artzabalen antolatu duten bertso-afarirako sarrerak. Txartelak salgai jarri aurretik jendea eskean zebilen jada. 70 lagunentzako lekua dago Gure Pakea Elkartearen egoitzako jatetxean. Bakarren bat geratzen bada, Artzabalen izango duzue eskuragarri.

Azkenik, Udalak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du martxoaren 16 eta 17rako. Aurrez eman behar da izena. Segidan dituzue argibideak eta Martxoaren 8ari lotutako ekitaldien egitaraua.

Irudia: Kabiene.

MARTXOAREN 8ARI LOTUTAKO DEIALDIAK

Martxoak 8, osteguna

11:00-15:00 / 18:00-22:00 Euskal gehiengo sindikalak (LAB, ELA, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE) deitutako lan uzteak.

11:00 Agerraldia Usurbilgo udaletxe atarian. 

12:00/20:00 Mobilizazioak hiriburuetan (Donostiakoak Bulebarretik).

Informazio gehiago:

Twitter: @m8EuskalHerria

Facebook: M8EuskalHerria

m8grebafeminista@gmail.com

grebafeminista.wordpress.com

Deitzailea: Euskal Herriko Mugimendu Feminista.

18:00 Emakume ekintzaileekin, haien ibilbide profesionalaz solasaldia Kabienen. Sarrera librea. Solaskideak: Miren Narbaiza (MICE), Leire Cancio (Elhuyar), Arrate Imaz (Loratu), Oihane Iribar (Xixahori) eta Idoia Torregarai (Barretartia). "Ekitaldiaren helburua emakume profesionalen lana ezagutaraztea da, eta, nola ez, beste emakume batzuk ekintzaile izatera animatzea". 

Antolatzailea: Kabiene elkarlan gunea.

Martxoak 9, ostirala

21:00 Bertso-afaria Artzabalen. Parte hartuko duten bertsolariak: Amaia Agirre, Miren Artetxe eta Eli Pagola. Gai jartzailea: Ainhoa Agirreazaldegi.

Txartelak: aurrez salgai Artzabalen. Txartel kopurua, mugatua.

Antolatzaileak: Bota Punttuba bertso eskola, Matrakak Talde Feminista eta Usurbilgo Udala.

Martxoak 16-17, ostiraletik larunbatera

Autodefentsa feminista ikastaroa Oiardo Kiroldegian. Bideratzailea: Emagin Elkartea. Ordutegia:

-Martxoak 16 (ostirala), 16:00-20:00.

-Martxoak 17 (larunbata), 09:30-13:30.

Izen ematea (martxoaren 14a baino lehen): 

parekidetasuna@usurbil.eus

943 377 110

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.