Andatza M.K.T.-k Gipuzkoari bira eman asmo dio hurrengo hilabeteetan etapaka. Urtarrilean eta otsailean, Usurbil-Zumaia eta Zumaia-Saturraran arteko bidea osatu ostean, Saturraranetik Eibarrera oinez joateko deialdia egin dute igande honetarako, martxoaren 11rako. Izen ematea ixtear dute. Honatx xehetasunak:
Gipuzkoako Bira, 3. etapa: Saturraran-Eibar
Eguna: martxoak 11, igandea.
Abiatzeko hitzordua: 07:00etan Oiardo Kiroldegitik.
Joan etorria: autobusez.
Ibilbidea: Gipuzkoako Birako 3. etapa, 22 km.
Izen ematea: 30 euroko ordainketa egin, martxoaren 7a baino lehen Andatza M.K.T.-ren kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Oharrak:
-Plaza mugatuak.
-Prezioaren barne, autobuseko joan etorria eta bazkaria, Eibarko Eskarne jatetxean.
-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean".
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea eta irudia: Andatza M.K.T.
2018ko txangoen egutegia
-Urtarrilak 14: Gipuzkoako Birako lehen etapa, Usurbil-Zumaia.
-Otsailak 11: Gipuzkoako Birako bigarren etapa, Zumaia-Saturraran.
-Martxoak 11: Gipuzkoako Birako hirugarren etapa, Saturraran-Eibar.
-Apirilak 8: Gipuzkoako Birako laugarren etapa, Eibar-Udala (Arrasate).
-Maiatzak 6: Andatza Eguna.
-Maiatzak 12-13: Herri Urrats (egun bat edo biko irteera):
Egun batekoa: Ereñozu-Lesaka / Lesaka-Senpere.
Bi egunekoa: Lizuniaga-Senpere.
-Ekainak 10: Gipuzkoako Birako bosgarren etapa, Kanpazar (Arrasate)-Arlaban (Leintz Gatzaga).
-Uztailak 7-8: Errioxara irteera, 2 egun.
Uztailaren 7an: Valgañón-Posadas.
Uztailaren 8an: Cubilla-Pancorbo.
-Irailak 9: Gipuzkoako Birako seigarren etapa, Arlaban-Arantzazu.
-Urriak 12-13-14: 3 eguneko irteera Pirinioetara:
Urriaren 12an: Santa Ana-Foratón-Lizara.
Urriaren 13an: Lizara-Bisaurin-Candanchu.
Urriaren 14an: Candanchu-Aspe-Lizara.
-Azaroak 11: Otsondo-Bidarrai.
-Azaroak 22, 23, 25: Mendi Astea:
Azaroak 22, 23: proiekzioak Sutegin.
Azaroak 25: mendi irteera.
-Abenduak 16: Hernio mendian ibilaldia, goiz pasa. Alkiza-Asteasu.
Oharrak:
-Behin behineko egitaraua da, txangoak aldatu edo bertan behera gera daitezke. Irteerak burutuko direla egiaztatu behar da antolatzaileekin.
-Andatza M.K.K.-k antolaturiko mendi irteeretan parte hartzeko, ezinbestekoa da mendiko federatua izatea.
Informazio gehiago:
andatza@hotmail.com