Martxoaren 8ko greba egunean, udaletxe aurrean mobilizatzeko deia egin dute goizeko 11:00etan

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 6a, 12:12

Bi egun barru, greba feministarekin bat egingo duten emakume guztientzako hitzordua finkatu da ostegun goizeko 11:00etan, Martxoaren 8an, udaletxe atarian. Mobilizatzera deitzen dute, sindikatuek deituta une horretan bertan abiatuko den lan uztean. 

Udaletxe aurreko elkarretaratzearekin batera, mobilizazio bana deitu da eguerdi eta iluntze partean Donostian. Martxoaren 8a ate joka den honetan, Usurbilgo Udaleko, Udarregi Ikastolako edota NOAUA!ko emakumezko langileek planto egitea erabaki dute etzi.

MARTXOAREN 8ARI LOTUTAKO DEIALDIAK

Martxoak 8, osteguna

11:00-15:00 / 18:00-22:00 Euskal gehiengo sindikalak (LAB, ELA, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE) deitutako lan uzteak.

11:00 Agerraldia Usurbilgo udaletxe atarian. 

12:00/20:00 Mobilizazioak hiriburuetan (Donostiakoak Bulebarretik).

Informazio gehiago:

Twitter: @m8EuskalHerria

Facebook: M8EuskalHerria

m8grebafeminista@gmail.com

grebafeminista.wordpress.com

Deitzailea: Euskal Herriko Mugimendu Feminista.

16:30-18:30 Mural pintaketa Gaztelekuan.

18:00 Emakume ekintzaileekin, haien ibilbide profesionalaz solasaldia Kabienen. Sarrera librea. Solaskideak: Miren Narbaiza (MICE), Leire Cancio (Elhuyar), Arrate Imaz (Loratu), Oihane Iribar (Xixahori) eta Idoia Torregarai (Barretartia). "Ekitaldiaren helburua emakume profesionalen lana ezagutaraztea da, eta, nola ez, beste emakume batzuk ekintzaile izatera animatzea". 

Antolatzailea: Kabiene elkarlan gunea.

Martxoak 9, ostirala

21:00 Bertso-afaria Artzabalen. Parte hartuko duten bertsolariak: Amaia Agirre, Miren Artetxe eta Eli Pagola. Gai jartzailea: Ainhoa Agirreazaldegi.

Txartelak: aurrez salgai Artzabalen. Txartel kopurua, mugatua.

Antolatzaileak: Bota Punttuba bertso eskola, Matrakak Talde Feminista eta Usurbilgo Udala.

Martxoak 16-17, ostiraletik larunbatera

Autodefentsa feminista ikastaroa Oiardo Kiroldegian. Bideratzailea: Emagin Elkartea. Ordutegia:

-Martxoak 16 (ostirala), 16:00-20:00.

-Martxoak 17 (larunbata), 09:30-13:30.

Izen ematea (martxoaren 14a baino lehen): 

parekidetasuna@usurbil.eus

943 377 110

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.