Bideo jolasen eta robotikaren inguruko txoko irekiak datorren oporraldian ikastolan

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 7a, 08:00

Ate joka ditugun oporretarako, teknologia berriei lotutako udaleku irekiak antolatu ditu ikastolen elkarteko aisialdi-taldeak, LH 4,5, eta 6.mailako ikasleentzat. “Ikastaro horien helburuak, pentsamendu konputazionalaren oinarria ezagutzea, teknologia berriak euskaraz bizitzeko aukera berritzaileak ahalbideratzea eta teknologia berrien bidez, sormena sustatzea dira (Maker mugimendua)”. Batetik, bideo jolasak sortzeko jarduerak eskainiko dira, eta bestetik, robotak programatu eta haien arteko interakzioa nola bideratu ikasi ahalko da.

Apirilaren 3tik 6ra izango dira udalekuok Udarregi Ikastolan, 9:00-13:00 artean. 8:30etatik zaintza zerbitzua izango dela ohartarazi dute. Taldea osatzeko gutxienez 10 lagunek eman beharko dute izena, martxoaren 15a baino lehen, Udarregi Ikastolako idazkaritzan. Prezioa: 75 euro (Ikastolen Elkarteko ikasleek). Informazio gehiago: aisialdia.eus

  1. Bideo-jolasen garapena: bideo-jolasetan jolastetik, berauek sortzera pasatuko gara.

Jarduerak:

  • Serius games bideo-jolasekin aritu.
  • Blokekako programazioaren oinarriak ezagutu.
  • Bideo-jolas ezagunak egokitu.
  • Gidoien garapena.
  • Norbere bideo-jolasa garatu.
  • Denon artean adosturiko bideo-jolasa garatu.
  • Proiektuaren aurkezpena egin.

      2. Robotika: talde-lanean robotak programatu eta beraien arteko interakzioa nola bideratu ikasiko dugu.

Jarduerak:

  • Bloketako programazioaren oinarriak ezagutu.
  • Hardwarearekin lanean hasi: Gamepad pertsonalizatua sortu.
  • Robot sinpleak sortuz, oinarrizko zirkuitu elektrikoen ezagutzak landu.
  • Talde bakoitzak bere robota egokitu eta programatu.
  • Roboten arteko lasterketa-txapelketa.
  • Proiektuaren aurkezpena.

“Udarregi 50 urte” argazki erakusketa

Ikastolaren mende erdiko ospakizunen artean, 50 urteok iruditan bilduko dituen erakusketa antolatu dute. Martxoaren 19tik 23ra ikusgai izango duzue Sutegin, 17:00-19:00 artean.