Ikastaro ugari ate joka

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 7a, 08:32

Ate joka ditugun ikastaroen berri segidan. DYA Gipuzkoak martxoaren 17rako "Bihotz biriken suspertzea" saioa antolatu du Munalurra 26an duen egoitzan, arratsaldez, 17:00-19:00 artean.

"Ongizatea eta Osasuna sustatzearen alde egiten duen lanaren barruan, DYAko Irakaskuntza Eskolak jarduera berri bat proposatzen du: Bihotz Biriketako Suspertze (BBS) teknikak familian ikasteko tailerrak. Helduak (aita/ama, aitona/amona, osaba/izeba…) guztira 6 urtetik gorako hiru umeekin eman dezake izena, eta 2 ordutan eta modu erraz eta praktiko batean, bihotz-geldialdi bat identifikatzen eta honen aurrean jokatzen ikasten dute. Gainera, etxeko txikiekin ondo pasatzeko aukera paregabea izan daiteke", nabarmendu dute DYA-koek.

Saioaren prezioa 8 euro, 18 urtetik beherakoentzat doan. Plaza kopuru mugatua izango da, "emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko". Izena eman eta informazio gehiago jasotzeko: 943 46 46 22, http://www.dyagipuzkoa.com/eu/event/rcp_familia_usurbil/

“Gorputzaldiak” egitasmoko bigarren saioa

Gorputz adierazpena baliatuta, ikasleekin lantzen ari diren hezkuntza proiektu hau gurasoei ezagutarazteko saioa antolatu zuen otsaila hasieran Udarregi Ikastolak. Haiei zuzendutako bigarren hitzordua deitu dute larunbaterako, martxoak 10, 10:00etan Agerialdeko jangelan. “Gogoratu saioa burutzeko arropa erosoa ekartzea gomendatzen dugula. Normalean oinutsik burutu ohi da jarduera hau; baina jangelako lurra hotza denez, egokiena galtzerdi lodi edo oinetako erosoekin etortzea litzateke”, ohartarazi dute ikastolatik.

KzGuneko ikastaroak

Martxoan arratsaldez izango da zabalik Usurbilgo KzGunea, 16:00-20:00 artean. Hemen hurrengo ikastaroen berri:

-Martxoak 15-26, 16:00-18:00: “Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako”.

-Martxoak 26-27, 18:00-20:00: “Online izapideak Osakidetzarekin”.

-Apirilak 3-12, 09:00-11:00: “Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako”.

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net

"Sagarrondotik Sagardora", ikastaro praktikoa

Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak antolatu duen "Sagarrondotik sagardora" zikloko hurrengo saioa martxoaren 17an, "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa", Josu Osarekin. 

Ikastaro praktikorako izen ematea zabalik dago. Gogoan izan, saio guztietarako eman daiteke izena, edota bestela baita saio solteetarako ere. Segidan dituzue xehetasunak:

Ordutegia: 09:00-13:00.

Tokia: Potxoenea.

Saioen egutegia:

-Otsailak 10: "Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa", Aitor Etxeandiarekin.

-Martxoak 3: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak", Aitor Etxeandiarekin.

-Martxoak 17: "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa", Josu Osarekin.

-Apirilak 7: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondorekin.

-Apirilak 21: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa", Xabier Akizurekin.

-Ekainak 2: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiarekin.

-Uztailak 14: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osarekin.

-Irailak 8: "Sagarraren heldutasun analista. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.

Prezioa: 96 euro ikastaro guztiko saioak, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Egun solteetan ere izena eman daiteke. Horretarako Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.

Izen ematea eta argibide gehiago:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala.