Martxoaren 8a, planto egin eta mobilizatzeko eguna Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 7a, 13:24

Egun bakarra baino ez, aurrekaririk ez duen greba feministarako. Euskal Herriko Mugimendu Feministak emakumeak planto egitera deitu dituzte. Eta nabariko da. Udal zerbitzuetan, garraioan, anbulatorioan, ikastetxeetan lan uzteak egin eta zerbitzuak nabarmen murriztuko dituzte.

Udaletxe aurrean mobilizatzeko deia egin dute goizeko 11:00etan. Arratsalde partean, Gaztelekuan nahiz Kabienen ere ekimen ezberdinak burutuko dituzte. Honatx aurtengoan, Martxoaren 8ak Usurbila dakarrena:

MARTXOAREN 8ARI LOTUTAKO DEIALDIAK

Martxoak 8, osteguna

11:00-15:00 / 18:00-22:00 Euskal gehiengo sindikalak (LAB, ELA, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE) deitutako lan uzteak.

11:00 Mobilizazioa Usurbilgo udaletxe atarian. 

12:00/20:00 Mobilizazioak hiriburuetan (Donostiakoak Bulebarretik).

Informazio gehiago:

Twitter: @m8EuskalHerria

Facebook: M8EuskalHerria

m8grebafeminista@gmail.com

grebafeminista.wordpress.com

Deitzailea: Euskal Herriko Mugimendu Feminista.

16:30-18:30 Mural pintaketa Gaztelekuan.

18:00 Emakume ekintzaileekin, haien ibilbide profesionalaz solasaldia Kabienen. Sarrera librea. Solaskideak: Miren Narbaiza (MICE), Leire Cancio (Elhuyar), Arrate Imaz (Loratu), Oihane Iribar (Xixahori) eta Idoia Torregarai (Barretartia). "Ekitaldiaren helburua emakume profesionalen lana ezagutaraztea da, eta, nola ez, beste emakume batzuk ekintzaile izatera animatzea". 

Antolatzailea: Kabiene elkarlan gunea.

Martxoak 9, ostirala

21:00 Bertso-afaria Artzabalen. Parte hartuko duten bertsolariak: Amaia Agirre, Miren Artetxe eta Eli Pagola. Gai jartzailea: Ainhoa Agirreazaldegi.

Txartelak: aurrez salgai Artzabalen. Txartel kopurua, mugatua.

Antolatzaileak: Bota Punttuba bertso eskola, Matrakak Talde Feminista eta Usurbilgo Udala.

Martxoak 16-17, ostiraletik larunbatera

Autodefentsa feminista ikastaroa Oiardo Kiroldegian. Bideratzailea: Emagin Elkartea. Ordutegia:

-Martxoak 16 (ostirala), 16:00-20:00.

-Martxoak 17 (larunbata), 09:30-13:30.

Izen ematea (martxoaren 14a baino lehen): 

parekidetasuna@usurbil.eus

943 377 110

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.