Joxean Artzeri egingo zaion herri omenaldia prestatzen hasteko batzar irekia martxoaren 13an

Noaua Aldizkaria 2018ko martxoaren 7a

Usurbilgo Udalak deituta, herritar eta eragile orori zuzendutako bilera irekia deitu dute martxoaren 13rako, datorren astearterako beraz, arratsaldeko 18:30etan Potxoenean. Urtarrilean zendu zen Joxan Artzeri herri omenaldia prestatzen hastea izango du helburu hitzorduak.

Ez da hurrengo asteotarako deitu den bilera bakarra izango. NOAUA! K.E.-k bazkideen urteko batzarra egingo baitu. Euskaraldia eta Usurbilgo jaiak antolatzen segitzeko ere batzar bana deitu dira hurrengo asteotarako:

DATOZEN BILERA IREKIAK

Martxoak 13, asteartea

18:00 NOAUA! K.E.-ko bazkideen batzarra Potxoenean. Lehen deialdia 18:00etan, bigarrena 18:30etan. Ahotan hartuko ditugun gaien artean:

1.-2017ko memoria eta balantze ekonomikoa.

2.-2018ko egitasmoak eta aurrekontuak.

3.-Zuzendaritza Batzordearen osaketa eta onarpena.

4.-Galdera/ erantzunak.

Deitzailea: NOAUA! K.E.

18:30 Joxean Artzeren herri omenaldia prestatzen hasteko batzar irekia Potxoenean.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Martxoak 14, asteazkena

18:00 Euskaraldia antolatzen segitzeko batzar irekia Potxoenean.

Deitzailea: Euskaraldiko talde eragilea.

Martxoak 20, asteartea

18:00 Jai Batzordearen bilera irekia Potxoenean.

Deitzailea: Jai Batzordea.