Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8 honetarako deitu duen greba feministarekin batera, ekitaldi gehiago ere antolatu dira Usurbilen. Ondoko irudian duzue. Emakumeen Nazioarteko Egun honetako greba deialdiarekin bat eginez, solasaldi bat antolatu dute Kabienen. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, hainbat emakume ekintzailek beren ibilbide profesionalaren inguruko gogoetak egingo dituzte; tartean izango dira Miren Narbaiza (MICE), Leire Cancio (Elhuyar), Arrate Imaz (Loratu), Oihane Iribar (Xixahori) eta Idoia Torregarai (Barretartia). Ekitaldiaren helburua emakume profesionalen lana ezagutaraztea da, eta, nola ez, beste emakume batzuk ekintzaile izatera animatzea. Informazio gehiago:
Irudia: Kabiene.
Gaztelekua
Martxoaren 8a Gaztelekuan ere nabarmenduko dute. DBH 2 eta 3 mailetako neskekin ospatu nahi dute Emakumeen Eguna, ostegun arratsaldez. Honakoa da prestatu duten plana, 16:30-18:30 artean: "mural bat margotu, pankarta bat idatzi, musika eta zapia buruan. Eta indarrarekin sentitzen bagara kalejira egingo dugu frontoira", iragarri dute.
Gaztelekutik aditzera eman dutenez, "lehenengo aldia da adin desberdinetako neskei deialdia egiten diogula. Talde lana egin behar dugu eta hausnarketa lana ere, estetikan bakarrik ez geratzeko". Gonbita luzatzen diete beraz neskei, gaur Gaztelekura bertaratu daitezen. "M8 zuekin ospatu nahi dugu!". Gaztelekutik helarazi diguten ondoko irudian ikus dezakezuen moduan, Martxoaren 8ko ekimenak prestatzen hasiak dira.
Bertso-afarirako sarrerak
Lerrook irakurtzen dituzuenerako honez gero agian agortuak izango dira, Martxoaren 8aren harira, biharamunean, hilaren 9an Artzabalen antolatu duten bertso-afarirako sarrerak. Txartelak salgai jarri aurretik jendea eskean zebilen jada. 70 lagunentzako lekua dago Gure Pakea Elkartearen egoitzako jatetxean. Bakarren bat geratzen bada, Artzabalen izango duzue eskuragarri.
Azkenik, Udalak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du martxoaren 16 eta 17rako. Aurrez eman behar da izena. Segidan dituzue argibideak eta Martxoaren 8ari lotutako ekitaldien egitaraua.
MARTXOAREN 8ARI LOTUTAKO DEIALDIAK
Martxoak 8, osteguna
11:00-15:00 / 18:00-22:00 Euskal gehiengo sindikalak (LAB, ELA, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE) deitutako lan uzteak.
11:00 Agerraldia Usurbilgo udaletxe atarian.
12:00/20:00 Mobilizazioak hiriburuetan (Donostiakoak Bulebarretik).
Informazio gehiago:
Twitter: @m8EuskalHerria
Facebook: M8EuskalHerria
Deitzailea: Euskal Herriko Mugimendu Feminista.
16:30 Mural pintaketa Gaztelekuan.
18:00 Emakume ekintzaileekin, haien ibilbide profesionalaz solasaldia Kabienen. Sarrera librea. Solaskideak: Miren Narbaiza (MICE), Leire Cancio (Elhuyar), Arrate Imaz (Loratu), Oihane Iribar (Xixahori) eta Idoia Torregarai (Barretartia). "Ekitaldiaren helburua emakume profesionalen lana ezagutaraztea da, eta, nola ez, beste emakume batzuk ekintzaile izatera animatzea".
Antolatzailea: Kabiene elkarlan gunea.
Martxoak 9, ostirala
21:00 Bertso-afaria Artzabalen. Parte hartuko duten bertsolariak: Amaia Agirre, Miren Artetxe eta Eli Pagola. Gai jartzailea: Ainhoa Agirreazaldegi.
Txartelak: aurrez salgai Artzabalen. Txartel kopurua, mugatua.
Antolatzaileak: Bota Punttuba bertso eskola, Matrakak Talde Feminista eta Usurbilgo Udala.
Martxoak 16-17, ostiraletik larunbatera
Autodefentsa feminista ikastaroa Oiardo Kiroldegian. Bideratzailea: Emagin Elkartea. Ordutegia:
-Martxoak 16 (ostirala), 16:00-20:00.
-Martxoak 17 (larunbata), 09:30-13:30.
Izen ematea (martxoaren 14a baino lehen):
parekidetasuna@usurbil.eus
943 377 110
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.