Urtean zehar hilabetez hilabete biltzen ditugu Usurbilgo langabezia datuak. Kopuruan gorabeherarik izan ohi den arren, azken aldian beheranzko joera gehiagotan, bada aldatzen ez den errealitate bat. Langabetuak nagusiki emakumezkoak izaten segitzen dute, eta aldiz, hilero erregistratzen diren lan kontratuak gehiago dira gizonezkoenak. Emakume gutxiago kontratatzen segitzen dela alegia, langabetu gehienak haiek izan arren. Lan munduan ere, parekidetasunetik urruntzen gaituzten joan den urteko, 2017ko datuak dituzue segidan.
Baina badira, nabarmendu beharreko zenbaki gehiago ere. Honako hauek, Usurbilgo Udalak aurreko asteko plenoan onartu zuen greba feminista babesten zuen mozioak biltzen dituenak:
-Emakumeek gizonek baino 7.500 euro gutxiago irabazten dituzte urtean.
-Lanaldi partzialen %76,3 emakumeei dagozkie.
-Emakumeen %27,6k aldi baterako kontratuak dituzte.
-Feminizatutako lanbideak (%59 zerbitzuetan) prekarizatuenak dira.
-Etxeko langileen %87 atzerritarrak dira. Haietatik %46 etxe-barruko langileak. Herenak baino gehiagok lan kontraturik ez. %80ak 60 ordutik gora egiten du lan astean eta %85ak dagokion gutxieneko soldata ez du jasotzen.
-Iaz 7 emakume eta bi adin txikiko hil zituzten. 2 egunetik behin salaketa bat jartzen da sexu erasoengatik. 2017an %36 egin zuen gora salaketa kopuruak, 2016arekin alderatuta.
Aldi baterako kontratazioa nagusi
2017ko datuei erreparatuz gero, gainerakoan, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko datuen arabera, badirudi langabetu kopurua, pixkanaka bada ere, beherantz doala. Kontratazioak ez zuen nabarmen gora egin, joan den urtean. Kontratu ia denak, aldi baterako hitzartzen segitzen dute.
Langabezia, Usurbil, Buruntzaldea, Gipuzkoa, 2017
Usurbil | Buruntzaldea | Gipuzkoa | |
Urtarrila | 264 | 3.734 | 37.829 |
Otsaila | 272 | 3.742 | 37.848 |
Martxoa | 274 | 3.726 | 37.471 |
Apirila | 271 | 3.635 | 36.922 |
Maiatza | 271 | 3.561 | 35.845 |
Ekaina | 250 | 3.433 | 34.518 |
Uztaila | 234 | 3.441 | 34.143 |
Abuztua | 257 | 3.626 | 35.120 |
Iraila | 255 | 3.511 | 34.822 |
Urria | 264 | 3.453 | 34.321 |
Azaroa | 248 | 3.330 | 33.826 |
Abendua | 252 | 3.366 | 33.972 |
Langabezia sexuaren eta adinaren arabera, 2017
Emakumezkoak | Gizonezkoak | Guztira | ||||||||
<25 | 25-44 | >25 | Guztira | <25 | 25-44 | >25 | Guztira | |||
Urtarrila | 12 | 78 | 56 | 146 | 9 | 47 | 62 | 118 | 264 | |
Otsaila | 11 | 77 | 59 | 147 | 9 | 54 | 62 | 125 | 272 | |
Martxoa | 8 | 80 | 61 | 149 | 6 | 55 | 64 | 125 | 274 | |
Apirila | 8 | 82 | 60 | 150 | 6 | 54 | 61 | 121 | 271 | |
Maiatza | 5 | 79 | 62 | 146 | 16 | 48 | 61 | 125 | 271 | |
Ekaina | 5 | 73 | 59 | 137 | 8 | 44 | 61 | 113 | 250 | |
Uztaila | 6 | 70 | 60 | 136 | 8 | 39 | 51 | 98 | 234 | |
Abuztua | 4 | 74 | 60 | 138 | 7 | 49 | 63 | 119 | 257 | |
Iraila | 6 | 72 | 58 | 136 | 6 | 39 | 74 | 119 | 255 | |
Urria | 9 | 73 | 62 | 144 | 8 | 34 | 78 | 120 | 264 | |
Azaroa | 9 | 73 | 61 | 143 | 4 | 38 | 63 | 105 | 248 | |
Abendua | 8 | 71 | 62 | 141 | 5 | 44 | 62 | 111 | 252 |
Kontratazioa sexuaren arabera, 2017
Kontratu kopurua guztira | Aldi baterako | Emakumezko kontratatuak | Gizonezko kontratatuak | |
Urtarrila | 449 | 424 | 201 | 248 |
Otsaila | 297 | 265 | 119 | 178 |
Martxoa | 372 | 345 | 174 | 198 |
Apirila | 290 | 277 | 132 | 158 |
Maiatza | 394 | 372 | 194 | 190 |
Ekaina | 447 | 423 | 193 | 254 |
Uztaila | 566 | 522 | 232 | 334 |
Abuztua | 375 | 366 | 160 | 215 |
Iraila | 564 | 521 | 228 | 336 |
Urria | 423 | 406 | 161 | 262 |
Azaroa | 441 | 417 | 167 | 274 |
Abendua | 348 | 336 | 131 | 217 |