#M8Planto Greba feminista, agerikoa Usurbilen ere

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 8a, 12:23

Goizetik nabariak ziren han eta hemen, greba feministaren atarian ginela adierazten ziguten zantzuak. Zenbait lokal edota udal zerbitzuetan ohartarazi dute, bat egitera zihoazela Martxoaren 8 honetako greba deialdiarekin. Kalean ere nabaria zen. Udarregi Ikastolako LH-6ko ikasleak ikusi ditugu aldarrikapen anitz biltzen zituen parekidetasunaren aldeko puntu moreak herriko gune ezberdinetan jartzen. 

Udaletxe aurreko elkarretaratzearen ostean, asko tren geltokira ikusi ditugu lasterka, edota autoetara, guztiak Donostiara bidean, eguerdirako deitua zegoen mobilizazioan parte hartzera. Parke eta frontoi inguruak guraso eta haurren ezohiko biltokian bilakatu dira. Ohiko ostegun goiz bat ez zen adierazle argia. Eta Udarregi Ikastolan berriz klaseak etenda, zaintza zerbitzua eskaintzen zebiltzan.

Hamaika modu edo bide zeuden gaurko greba feministarekin bat egiteko. Martxoaren 8rako giroturiko erakusleihoak ikusi ditugu, zenbait lokal komertzial itxita, emakumezkoek greba egin eta gizonezkoek ordezkatu dituzten lantokiak... Edota lan jarduna eten eta atarira planto egitera irten direnak; Lanbide Heziketan, Urbilen... Eserleku hutsen eguna dugu gaur. NOAUA!n ere bai.  Emakume langileek lan jarduna eten eta plazara irten dira planto egitera. 

Aurrekaririk ez duen ezohiko greba egun historikoa zalantzarik gabe.

https://twitter.com/noaua/status/971733284874063872

https://twitter.com/noaua/status/971717034663927808

https://twitter.com/noaua/status/971704851657838592

https://twitter.com/noaua/status/971704011345801217

https://twitter.com/noaua/status/971700108608917504

https://twitter.com/noaua/status/971698955749941248

https://twitter.com/noaua/status/971694586786664448

https://twitter.com/noaua/status/971689872175063040

https://twitter.com/noaua/status/971687742894673920

https://twitter.com/cifpusurbil/status/971685586783391744

https://twitter.com/noaua/status/971682560811118592

https://twitter.com/noaua/status/971674167442661377