#M8Planto "Iritsi da ordua berdintzeko mundua!"

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 8a, 10:27

Belunaldi berriak ere parekidetasunen aldeko lanean murgilduta ikusi ditugu greba egun honetan. Kalera irten dira Udarregi Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak. Puntu morez josi dute herria. Erreferentziazko udal zerbitzuetara jo dute, ondoko irudietan duzuen aldarri argia lau haizeetara zabaltzera. "Iritsi da ordua berdintzeko mundua!". Anbulatorioan, udaletxean, liburutegi atarietan dituzue ikusgai parekidetasunaren alde jarri dituzten puntu moreak.

Ikastolan landutako puntu moreak kalejiran eraman dituzte zintzilikatu behar zituzten guneetara, aurrez klasean eginiko lanketaren ostean.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA