Demokrazia eta herritarren parte hartzearen gaineko eztabaida antolatu dute ostiral honetarako, martxoaren 9rako Donostian. Ikuspegi akademikotik aztertzeko asmoz planteatu dute, Euskal Herriko Unibertsitateko Ibaetako kanpusean egingo den solasaldia.
Martxoak 9, ostirala
19:00 Eztabaida saioa Ibaetako EHUko Carlos Santamaría Auditorioan: “Demokrazia eta hiritarren parte-hartzea adostasun zabalak beharrezkoak direnean, hiritar arduratsua edo alienatua (delegazioa), nola sendotu gure demokrazia, nola sendatu gizartea”. Aurkezlea: Iñaki Soto (Gara egunkariko zuzendaria). Solaskideak: Arantza Campos (EHU/UPV), Garbiñe Biurrun (UPV/EHU), Juanjo Álvarez (UPV/EHU), Braulio Gómez (Deustuko Unibertsitatea) eta Jon Sarasua (Mondragon Unibertsitatea).
Antolakuntzaren oharrak:
-Eztabaida saioko solaskide bakoitzaren iritziak pertsonalak izango dira.
-Kontzilizazioa eta berdintasuna bermatzeko haurrentzako zaintza, ipuin kontalaria eta piano musika izango dira.
-Hitzartu Kulturalean parte hartzeko bonoak eskuragarri jarriko dituzte.
-Hitzartu diruz laguntzeko bideak:
Laboral Kutxa: ES05 3035 0140 33 1400031124
Kutxabank: ES83 2095 5060 10 9117692165
Informazio gehiago:
hitzartu@hitzartu.eus
Twitter: @Hitzartukide