Gaztelekuko DBH 2-3ko neskek ere planto egin dute greba feminista egun honetan. Hamaika modu zeuden Martxoaren 8 hau bizi eta aldarrikatzeko. Kamiseta eta zapi moreak soinean, muralak eta pankartak landuz eta margotuz igaro dute arratsaldea Gaztelekuan. Feminismoak historian zehar ezagun eginiko esaldiez apaindu dute egoitza.