Pilota partidak ostiral honetan, eta asteburuan futbola, eskubaloia eta mendi irteera. Honatx egunok dakartena, kirol hitzorduei dagokienez:
Pilota, Udaberri Txapelketa
Martxoak 9, ostirala
20:00 Usurbilgo frontoian:
Eskuz binaka jubenilak, 1. maila:
Pagazpe-Ilunpe
Eskuz binaka jubenilak, 1.maila:
Pagazpe 2-Tolosa Aurrera 4
Eskubaloia Kiroldegian
Martxoak 10, larunbata
09:30 Alebin mutilak:
Udarregi 5A-Udarregi 5B
Udarregi 6A-Udarregi 6B
10:45 Infantil neskak: Udarregi B-Bidasoa B
12:00 Infantil mutilak: Udarregi B-Ereintza
16:15 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Corazonistas
18:00 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Tolosa
Futbola Haranen
Martxoak 10, larunbata
09:30 Alebin neskak: Udarregi 5A-La Salle Berrozpe
10:30 Infantil neskak: Usurbil-Leintz Aramendi
Martxoak 11, igandea
10:00 Futbol Eskola.
11:30 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Trintxerpe C.D. “B”
Gipuzkoako Bira: Saturraran-Eibar
Eguna: martxoak 11, igandea.
Abiatzeko hitzordua: 07:00etan Oiardo Kiroldegitik.
Joan etorria: autobusez.
Ibilbidea: Gipuzkoako Birako 3. etapa, 22 km.
Izen ematea: martxoaren 7a itxi zuten.
Oharrak:
-Plaza mugatuak.
-Ordainketaren truke, autobuseko joan etorria eta bazkaria, Eibarko Eskarne jatetxean.
-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean".
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.