Lalala kontzertuak eta "Reziklator" ikuskizuna larunbatean, 14. Soinurbil Musika Astea abiatzeko

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 9a, 08:40

Usurbil musika astean murgiltzear da, Zumarteren eta Udalaren eskutik antolaturiko musika asteari esker. Larunbatean abiatuko dute hamalaugarren edizioa, haurrei zuzenduriko bi ekitaldirekin; Lalala, tailer eta kontzertu formatuko ekitaldiak goizean, eta arratsaldez "Reziklator" ikuskizuna:

14. SOINURBIL MUSIKA ASTEA

Martxoak 10, larunbata: Haurren Eguna

11:00/12:00 Lalala 0-3 urte artekoentzako tailer eta kontzertuak Potxoenean.

Musikariak: Ledian Mola (Kontrabaxua), Denis Barzaga (Perkusioa)

Zuzendaria: Lalala Soinu Gela.

Sarrera: Zumartek Puntapax 10ean duen bulegoan jaso behar da, martxoak 8a baino lehenago.

Ohar garrantzitsua: pertsona heldu bakarra etorri daiteke haur bakoitzarekin.

Haur txiki-txikientzako tailer kontzertua da “Lalala”. 45 minutuko iraupena izango du kontzertuak eta perkusioko nahiz kontrabasuen soinuak ezagutaraztea du helburu.

Haurtxoentzat antolatzen diren kontzertuak jarduera berri samarrak dira hezkuntza-arloko kontzertuen barruan, eta kontzertuaren egintzaren eta musikarien eta entzuleen arteko harremanaren beste ikuspuntu bat aditzera ematen dute. Azken finean, soinuaren bitartez txikien gaitasun musikal, psikomotore, kognitibo eta sozio-afektiboak garatuko dira, haurra bere familiaren arteko lotura indartuz.

Proposatzen dugun jarduera 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago, beti ere gutxienez heldu batekin etorri beharko dutelarik.

17:30 "Reziklator" ikuskizuna frontoian.

"Reziklator, ikuskizun pedagogiko-musikal berri bat da. Helburua, 2-12 urte bitarteko haurrek, modu dibertigarri eta parte-hartzaile batean, birziklapenaren garrantzia barneratzea da. Horretarako, gorputz perkusioa eta musika tresna birziklatuak elkartuko ditugu".

Martxoak 12, astelehena

18:00/19:00 Organo erakustaldia Salbatore Elizan.

Zehaztasunak: Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen. Cavaillé-Coll lantegietan. Bere lehen jabea ospe handiko baroi frantses bat izan zen (l´Espée baroia), Ilbaritzen (Baionatik gertu) zuen jauregirako enkargatu zuen organoaren eraikuntza. Lehen Mundu Gerra ondorengo diru-eskasiak zirela eta, baroiak bere ondasun batzuk saldu egin behar izan zituen, eta horien artean, organo eder hau. 1920 urte inguruan Usurbilgo Salbatore parrokiak hain baliotsua den tresna hau erosi zuen herritar batzuen ahalegin ekonomikoari esker. Azken urteetan zaharberritze lan garrantzitsuak egin dira Usurbilgo organoan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu.

Martxoak 14, asteazkena

18:30 Loatzo Musika Eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.

Zumarte Musika Eskolako taldeak: Trikitixa-Panderojole Taldea, Gitarra Taldea, Bosgutxitan Taldea.

Loatzo Musika Eskolako taldeak: gitarra taldea, triki taldea, eskusoinu taldea, saxo taldea, txistu taldea, eskusoinu, klarinete eta biolin taldea.

Martxoak 15, osteguna

18:30 Zumarteko biolineko  ikasleen kontzertua Potxoenean.

Irakaslea: Ainhoa Franco Gaulabur

Ikasleak: Lide Otaduy eta Maia Jambrina; Malen Pérez; Izaro López: Nerea Portularrume: Nerea Portularrume / Malen Pérez / María Hernández / Itxaso Sánchez /Luisa Rodríguez Begoña Rekondo eta Ainhoa Pérez (flauta): María Hernández: Amaia Sasiain: Nerea Portularrume / Malen Pérez / María Hernández / Itxaso Sánchez eta Ainhoa Pérez (faluta): Itxaso Sánchez: Maia Jambrina / Amaia Sasiain / Malen Pérez /Lide otaduy / Luisa Rodríguez / Begoña Rekondo /Izaro López / Nerea Portularrume / Jon Sieira / María Hernández / Itxaso Sánchez: Biolin guztiak batera: 

Martxoak 16, ostirala

19:30 Euskorleans taldearen kalejira.  

Zehaztasunak: Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band. Esaterako, Benito Lertxundiren "Bizkaia maite", Mikel Laboaren "Txoriak-txori", "Peio Joxepe", "Boga-boga" edo "Batasuna". EuskOrleans Dixie Band ekitaldi, jai edo ospakizun batetan izanez gero, girotze originala ziurtatua izango duzu. Talde kideak: Javier Area (bateria); Igor Telletxea (Sousaphone-a); Iñaki Dieguez (akordeoia); Mikel Sukunza (gitarra); Julen Izarra (Saxo Sopranoa); Mikel Valcarlos (tronpeta); L.M. Moreno "Pirata" (tronboia eta ahotsa).

Martxoak 18, igandea

Getariako musika banda:

12:00 Kalean.

13:00 Frontoian.

Egitaraua: "Camino Real"; "John Williams Fantasy"; "Cabaret"; "El último mohicano"; "Caribbean Concerto".

Zuzendaria: Eneritz Jauregi.

Martxoak 20, asteartea

19:00 Organo eta txistu kontzertua Salbatore Elizan. 

Egitaraua: 

-Txistua: Aitor Pagola - Organoa: Lontxo Oihartzabal.

-Lezo eta Usurbilgo txistulari eta akordeoi taldeak: Xabier Zabala, E.Osterling eta Joxean Anduaga.

-Txistua (Salbatore Arruti) eta Organoa (Juan Luis Atxega).

-Lezo eta Usurbilgo txistulari eta akordeoi taldeak: Xabier Zabala, J.C. Perez, Joxean Anduaga.

Lezoko Txistulari Taldearen zuzendaria: Estanis Karrera Sarasola.

Akordeoi Taldearen zuzendaria: Joxean Anduaga Permach.

Apirilak 17, asteartea

18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Billabonako kultur etxean.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.