Iaz Martxoaren 8ko bertso-afarira Artzabalera gerturatu zen bertsolari taldea duzue ondoko irudian. Aurten, atzoko greba feminista arrakastatsuaren biharamunean ospatuko da, Usurbilgo Udalak, Bota Punttuba bertso eskolarekin eta Matrakak Talde Feministarekin batera antolatu duten hitzordua. Ohi bezala, iluntzeko 21:00etatik aurrera Artzabalen. Amaia Agirre, Miren Artetxe eta Eli Pagola arituko dira bertsotan. Ainhoa Agirreazaldegi gai jartzaile lanetan.
Adi bestalde, hurrengo astebururako autodefentsa feminista ikastaroa antolatu baita Potxoenean. Izen ematea aurrez bideratu beharko da. Segidan dituzue xehetasunak:
MARTXOAREN 8ari LOTUTA, DATOZEN DEIALDIAK
Martxoak 9, ostirala
21:00 Bertso-afaria Artzabalen. Parte hartuko duten bertsolariak: Amaia Agirre, Miren Artetxe eta Eli Pagola. Gai jartzailea: Ainhoa Agirreazaldegi.
Txartelak: aurrez salgai Artzabalen. Txartel kopurua, mugatua.
Antolatzaileak: Bota Punttuba bertso eskola, Matrakak Talde Feminista eta Usurbilgo Udala.
Martxoak 16-17, ostiraletik larunbatera
Autodefentsa feminista ikastaroa Oiardo Kiroldegian. Bideratzailea: Emagin Elkartea. Ordutegia:
-Martxoak 16 (ostirala), 16:00-20:00.
-Martxoak 17 (larunbata), 09:30-13:30.
Izen ematea (martxoaren 14a baino lehen):
parekidetasuna@usurbil.eus
943 377 110
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.