Organoa ezagutzeko aukera bikoitza gaur, 14. Soinurbil Musika Astearen baitan

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 12a, 08:28

Musika aste betean da Usurbil, Zumarte Musika Eskolak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko 14. Soinurbil ekimenari esker.  Gaur Salbatore Elizan dagoen organoa ezagutzeko aukera bikoitza izango da, Joan Luis Atxega herritarraren eskutik. Arratsaldeko 18:00etarako iragarri dute lehen bisita, bigarrena ordubete beranduago:

14. SOINURBIL MUSIKA ASTEA

Martxoak 12, astelehena

18:00/19:00 Organo erakustaldia Salbatore Elizan.

Zehaztasunak: Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen. Cavaillé-Coll lantegietan. Bere lehen jabea ospe handiko baroi frantses bat izan zen (l´Espée baroia), Ilbaritzen (Baionatik gertu) zuen jauregirako enkargatu zuen organoaren eraikuntza. Lehen Mundu Gerra ondorengo diru-eskasiak zirela eta, baroiak bere ondasun batzuk saldu egin behar izan zituen, eta horien artean, organo eder hau. 1920 urte inguruan Usurbilgo Salbatore parrokiak hain baliotsua den tresna hau erosi zuen herritar batzuen ahalegin ekonomikoari esker. Azken urteetan zaharberritze lan garrantzitsuak egin dira Usurbilgo organoan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu.

Martxoak 14, asteazkena

18:30 Loatzo Musika Eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.

Zumarte Musika Eskolako taldeak: Trikitixa-Panderojole Taldea, Gitarra Taldea, Bosgutxitan Taldea.

Loatzo Musika Eskolako taldeak: gitarra taldea, triki taldea, eskusoinu taldea, saxo taldea, txistu taldea, eskusoinu, klarinete eta biolin taldea.

Martxoak 15, osteguna

18:30 Zumarteko biolineko  ikasleen kontzertua Potxoenean.

Irakaslea: Ainhoa Franco Gaulabur

Ikasleak: Lide Otaduy eta Maia Jambrina; Malen Pérez; Izaro López: Nerea Portularrume: Nerea Portularrume / Malen Pérez / María Hernández / Itxaso Sánchez /Luisa Rodríguez Begoña Rekondo eta Ainhoa Pérez (flauta): María Hernández: Amaia Sasiain: Nerea Portularrume / Malen Pérez / María Hernández / Itxaso Sánchez eta Ainhoa Pérez (faluta): Itxaso Sánchez: Maia Jambrina / Amaia Sasiain / Malen Pérez /Lide otaduy / Luisa Rodríguez / Begoña Rekondo /Izaro López / Nerea Portularrume / Jon Sieira / María Hernández / Itxaso Sánchez: Biolin guztiak batera: 

Martxoak 16, ostirala

19:30 Euskorleans taldearen kalejira.  

Zehaztasunak: Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band. Esaterako, Benito Lertxundiren "Bizkaia maite", Mikel Laboaren "Txoriak-txori", "Peio Joxepe", "Boga-boga" edo "Batasuna". EuskOrleans Dixie Band ekitaldi, jai edo ospakizun batetan izanez gero, girotze originala ziurtatua izango duzu. Talde kideak: Javier Area (bateria); Igor Telletxea (Sousaphone-a); Iñaki Dieguez (akordeoia); Mikel Sukunza (gitarra); Julen Izarra (Saxo Sopranoa); Mikel Valcarlos (tronpeta); L.M. Moreno "Pirata" (tronboia eta ahotsa).

Martxoak 18, igandea

Getariako musika banda:

12:00 Kalean.

13:00 Frontoian.

Egitaraua: "Camino Real"; "John Williams Fantasy"; "Cabaret"; "El último mohicano"; "Caribbean Concerto".

Zuzendaria: Eneritz Jauregi.

Martxoak 20, asteartea

19:00 Organo eta txistu kontzertua Salbatore Elizan. 

Egitaraua: 

-Txistua: Aitor Pagola - Organoa: Lontxo Oihartzabal.

-Lezo eta Usurbilgo txistulari eta akordeoi taldeak: Xabier Zabala, E.Osterling eta Joxean Anduaga.

-Txistua (Salbatore Arruti) eta Organoa (Juan Luis Atxega).

-Lezo eta Usurbilgo txistulari eta akordeoi taldeak: Xabier Zabala, J.C. Perez, Joxean Anduaga.

Lezoko Txistulari Taldearen zuzendaria: Estanis Karrera Sarasola.

Akordeoi Taldearen zuzendaria: Joxean Anduaga Permach.

Apirilak 17, asteartea

18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Billabonako kultur etxean.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.