Gipuzkoako ia 100 enpresetako langile batzorde, erraustegia geratzeko martxoaren 20ko ekimenekin bat eginik

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 12a, 13:42

Gipuzkoako ia ehun enpresetako langile batzordeek bat egin dute, lan munduko eragile anitzek eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak hondakinen errausketari eta kudeaketari buruz martxoaren 20rako Donostian antolatu duten jardunaldi eta mobilizazio egunarekin. Aurreko ostiralean aurkeztu zuten hiriburuko udaletxean, sindikatuen mahai ingurua, Foru Aldundiaren egoitza inguruan egingo diren bi giza-kate, edota Piotr Barczak, Europako ingurumen bulegoko hondakinen arduradun teknikoaren ponentzia aurkezpena bilduko dituen hitzorduen eguna.

Astelehen honetan, aipatu moduan, euskal gehiengo sindikalak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egindako agerraldian bat egin dute erraustegiaren aurka eta martxoaren 20ko jardunaldi egunarekin. Haiek eta Gipuzkoako ia 100 lantegietako langile batzordeek. "Langileok erraustegiaren eztabaidan ere badugu zer esana eta erabakietan parte hartzeko eskubidea, gure bizi eta lan baldintzetan eragina duen gaia baita hau. Badago alternatiba, hondakinen kudeaketa iraunkorra, birziklatuz, berrerabiliz eta murriztuz. Dagoeneko demostratu da alternatiba erreala eta eraginkorra dela. Ingurumena eta pertsonak erdigunean jartzen dituen gizarte eredu berria beharrezkoa da", adierazi dute.

Oharra

Gipuzkoako Foru Aldundiak, gizartean dagoen kontrako jarrerari eta aurkeztu diren alternatibei kasurik egin gabe, Zubietako erraustegiaren proiektuarekin aurrera jarraitzea erabaki du. Gipuzkoako jendarteak dituen benetako beharrei erantzuteko behar diren ehunka milioi euro guztiz kaltegarria den azpiegitura hau eraikitzeko erabiliko dituzte. Erraustegia beharrezkoa ez izateaz gain, ondorio kaltegarriak eragiten ditu:

  • Arlo ekonomikoan aipatzekoak dira banketxeekin sinatu ziren kontratu ilunak eta enpresentzako kalte ordain neurrigabeak, gipuzkoarrontzat guztiz kaltegarriak zirenak. Bestalde, betikoei esleitzen zaie azpiegituraren eraikuntza, martxan jartzea eta mantenimendua. Ondoren, erretzeko hondakinak beti izango direla ziurtatzen zaie hautazko birziklapenaren bitartez. Negozio borobila herritarron kontura eta langileei lan baldintza guztiz prekarioak ezarrita.
  • Osasunean kalte larriak eragiten ditu. Hondakinak erretzeak kutsatzaile toxiko asko sortzen ditu eta hauek errautsetan kontzentratu eta atmosferara igortzen dira, baita inguruko nekazal lurretan metatu ere. Erraustegiaren inguruan lanean ari diren langileek osasun ondorio larriak pairatzen dituzte. Inguruko biztanleon bizi baldintzetan ere eragingo du. Kutsatzaile toxiko hauek fetuaren malformazioak, inmuno-sisteman, hormona-sisteman eta nerbio-sisteman nahasteak, kalte neuronalak, eta arnas eta bihotzeko gutxiegitasunak sor ditzakete besteak beste.
  • Ingurumenari dagokionez, erraustegiak zabortegi toxikoak behar ditu. Bestalde berotegi efektuko gasen emisioak ere handiak dira, are gehiago kontuan izanik hondakinak erre ahal izateko gas naturala erabiltzen dela. Ez da egia beraz hondakinetatik energia berriztagarria ateratzen dutenik.

Honengatik guztiagatik, Gipuzkoako hainbat enpresetako Langile Batzordeek aldarrikatzen dugu langileok gai honetan ere hitza eta erabakia izatea. Era berean, bat egiten dugu “Langileok ere errauskailua gelditu! Badago alternatiba!” antolaturiko jardunaldi eta mobilizazioekin.

Ia 100 langileen batzorderen babesa

1. Ados muntaiak

2. Ahlstrom Munksjo

3. Alcorta Forgin Group S.A.

4. Alpa

5. Arizaga y Bastarrica y CIA S.A.

6. Arteca Caucho

7. Auzo Lagun

8. Beissier

9. Bellota

10. Bergarako Udala

11. Biele S.A.

12. Bosch

13. Bost Machine Tools Company

14. Bst Rots

15. Caf Beasain

16. Caf irun

17. Carrefour Oiartzun

18. Chinchurreta S.A

19. Club Deportivo Fortuna

20. Distribuidora Farmaceutica Guipuzcoana

21. Donostiako Udala

22. Echemar

23. Edesa Industrial S.A.

24. EITB

25. Elay Taldea

26. Electrotecnica del Urumea S.A

27. Elektra

28. Elkar

29. Etxe-Tar

30. Euskadi Irratia

31. Forjas Iraeta Heavy Industry S.L.

32. Fundacion Tekniker

33. Fundiciones del Estanda

34. GeslagunGaray

35. Geyser Recyd

36. GH

37. Gipuzkoako Eusko Jaurlaritza

38. Gipuzkoako Foru Aldundia

39. Gipuzkoako Posta / Correos

40. Gipuzkoako Urak S.A.

41. Giroa

42. GKN Driveline

43. Glual Hidraulica S.L.

44. Goratu Maquina Herramienta S.A.

45. Guascor Power

46. Haurtzaro ikastola

47. Iberdrola

48. Ikor

49. Ikusi

50. Indar

51. Industrial Salva

52. Industrias Gol

53. Inoxcra

54. Jaso Itsasondo

55. Juaristi Boring & Milling Machine SLU 56. Lidl

57. Man

58. Mariskone

59. Metalocaucho

60. Michelin

61. Niessen (abb)

62. Oiartzungo udala

63. Orbinox

64. Orereta ikastola

65. Papresa

66. Pasaia lezo lizeoa

67. Pasaiako portuko agintaritza 68. Pasaiako Udala

69. Plasticos alai

70. Punteados de Precisión S.L.

71. Quiron Hospitala

72. Recyde Elgeta

73. Refractarios Kelsen

74. Regal Beloit Spain

75. Rodisa

76. Ruedas roar

77. Sammic S.L.

78. San jose lopez

79. San Martin Egoitza

80. Sanmarkosene

81. Sapa Operaciones

82. Santo Tomas Lizeoa

83. Shchaeffler Iberia S.L.U

84. Talleres Guibe

85. Tecnalia

86. Thyssenkrupp

87. Ulahi

88. Uliazpi Fundazioa

89. Unialco

90. Voith Paper S.A.

91. Yurrita

92. Zarautzko La Salle Ikastetxea 93. Zardoya otis

94. Zorroaga Fundazioa

Hondakinen errausketaren eta kudeaketaren inguruko jardunaldia

Martxoak 20, asteartea

Euskal Herriko Unibertsitatearen Ibaetako Kanpuseko Ignacio Maria Barriola zentroko auditorioan:

09:30-10:30 Piotr Barczak, Europako ingurumen bulegoko hondakinen arduradun teknikoaren ponentzia: "Zibilizazio krisi ekologikoa eta hondakinen arazoa".

10:30-12:00 Sindikatuen mahai ingurua hiru blokeetan:

-Lan osasuna eta langileon bizi baldintzak: errauskailuak langileon lan osasunean dituen ondorioak eta horrek gure bizi baldintzatan duen eragina.

-Enplegua eta ingurumena: proiektuok zer nolako enplegua sortzen duten aztertu eta ingurumena errespetatzeko eman beharreko urratsak mahai gaineratu (enplegua vs ingurumena gaindituz). Zaborren kudeaketarako proposamenak.

Donostiako Bulebarretik Foru Aldundira:

12:30 Giza-katea, ekitaldia eta adierazpenak hedabideei.

Donostiako San Telmon:

18:00 “Angula ustelak” hitzaldia. Hizlariak: Ainhoa Intxaurrandieta, Igor Melchor, Piotr Barczak. Erraustegiaren inguruko negozio eta maniobra zikin ugariren inguruan azalpenak emango dituzte.

Donostiako San Telmotik Foru Aldundi aurrera:

19:30 Giza katea.

Antolatzaileak: Errausketaren Aurkako Mugimendua, EAM, ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, COBAS, BIOLUR, Baserri XXI, OlatuKoop, Donostia Bizirik.