Joxean Artze omentzeko prestatzen hasiak

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 13a, 10:40

Joxean Artze omentzeko prestatzen hasia da Usurbilgo herria. Antolaketa lanak bideratzeko lehen batzarra egin dute Usurbilgo Udalak deituta, astearte arratsalde honetan Potxoenean.

Ez da hurrengo asteotarako deitu den bilera bakarra. Euskaraldia eta Usurbilgo jaiak antolatzen segitzeko ere batzar bana deitu dira egunotarako:

DATOZEN BILERA IREKIAK

Martxoak 14, asteazkena

18:00 Euskaraldia antolatzen segitzeko batzar irekia Potxoenean.

Deitzailea: Euskaraldiko talde eragilea.

Martxoak 20, asteartea

18:00 Jai Batzordearen bilera irekia Potxoenean.

Deitzailea: Jai Batzordea.