Euskaraldia diseinatzen segitzeko batzar irekia 18:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 14a, 06:23

Euskararen erabilera suspertzeko azaroaren 23tik abenduaren 3ra iragarri den Euskal Herri mailako ekimenerako izena emana du baita Usurbilek. Dakizuenez, Euskaraldia antolatzeko taldetxoa ere osatu dute. Antolaketa lanetan aurrerapausoak emateko datorren bilera, asteazken honetarako martxoaren 14rako deitu dute, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Batzar irekia izango da, nahi duen herritar oro bertaratu daiteke.

Jaietarako ekintzen aurrekontuak

Usurbilgo festak prestatzen segitzeko hurrengo bilkura, martxoaren 20rako finkatu du Jai Batzordeak, ohi bezala, 18:00etan Potxoenean. Gogoan izan, bilera irekiak dira herritar eta eragile ororentzat. Egitaraua fintzen eta festetarako aurrekontua lantzen segiko dute. Diru kontuei lotutako ohar bat festetan ekimenen bat antolatzekotan direnentzat; aurrekontuak aurkezteko martxoaren 14ra arteko epea jarri da.

DATOZEN BILERA IREKIAK

Martxoak 14, asteazkena

18:00 Euskaraldia antolatzen segitzeko batzar irekia Potxoenean.

Deitzailea: Euskaraldiko talde eragilea.

Martxoak 20, asteartea

18:00 Jai Batzordearen bilera irekia Potxoenean.

Deitzailea: Jai Batzordea.