Urte hasieran gertatu bezala, berriz ere gorakada txiki bat izan da Usurbilgo langabezia datuetan. Abendutik urtarrilera 252tik 258 igo zen lanik gabeko herritar kopurua. Otsailean 258tik 262ra, Estatuko Enplegu Zerbitzuak argitara eman dituen azken datuen arabera.
Bereziki emakumezkoen artean igo da langabetu kopurua. Urtarriletik otsailera, 146tik 156ra. Zertxobait jaitsi da aldiz Buruntzaldean. 45 langabetu gutxiago zenbatu dituzte otsailean, guztira 3.272. Eta Gipuzkoan ere beherantz; 380 langabetu gutxiago joan den hilabetean, guztira 33.602.
Erregistraturiko lan kontratu kopurua ere murriztu da. Urtarrilean 443 kontratu erregistratu baziren, otsailean 113 gutxiago, 330. Ia denak, 313, aldi baterako. 179 lan kontratu gizonezkoenak, 151 emakumezkoenak.
2018ko otsaila
Usurbil: 262. Buruntzaldea: 3.272. Gipuzkoa: 33.602.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 106.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 37.
45 urtetik gora: 64.
Emakumezkoak: 156.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 78.
45 urtetik gora: 69.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 11.
Industria: 35.
Eraikuntza: 16.
Zerbitzuak: 184.
Aurretik lanik gabe: 16.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 698.
Astigarraga: 239.
Hernani: 927.
Lasarte-Oria: 896.
Urnieta: 250.
Usurbil: 262.
Guztira: 3.272.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 33.602.
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 330.
Aldi baterakoak: 313.
Zerbitzuen sektorean: 243.
Sexuaren arabera: 179 lan kontratu gizonezkoenak, 151 emakumezkoenak.
http://www.noaua.eus/2018/02/15/igoera-txikia-2018ko-lehen-langabezia-datuetan/