Zumarteko biolin joleen emanaldia gaur, Soinurbil Musika Astearen baitan

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 15a, 06:42

Soinurbil musika aste betean gauden honetan, bi eskola Sutegiko oholtza partekatzen ikusi genituen asteazken iluntzean. Etxekoak, Zumarteko Trikitixa-Panderojole Taldea, Gitarra Taldea, Bosgutxitan Taldea. Eta Tolosaldeko Loatzo Musika Eskolako taldeak: gitarra taldea, triki taldea, eskusoinu taldea, saxo taldea, txistu taldea, eskusoinu, klarinete eta biolin taldea. Elkartruke esperientzia baten baitan, Loatzokoak izan zituzten bisitan atzo Zumartekoek Usurbilen. Usurbilgoak apirilean joango dira Villabonara. 

Atzoko saioaren ostean, biolineko ikasleen emanaldia ostegun honetan:

14. SOINURBIL MUSIKA ASTEA

Martxoak 15, osteguna

18:30 Zumarteko biolineko  ikasleen kontzertua Potxoenean.

Irakaslea: Ainhoa Franco Gaulabur

Parte hartzaileak:

- Lide Otaduy eta Maia Jambrina: Nuel................"Daquin"

- Malen Pérez: Op.38 dúo 2…………........................"Mazas"

- Izaro López: Bolero................................................Tradizionala

- Nerea Portularrume: Op.38 duo 3……….....……...."Mazas"

- Nerea Portularrume / Malen Pérez / María Hernández / Itxaso Sánchez /Luisa Rodríguez Begoña Rekondo eta Ainhoa Pérez (flauta): Tríos fáciles........"Bloch"

- María Hernández: Op.38 duo 53………………........."Mazas"

- Amaia Sasiain: Ten thousand miles……...........….. Tradizionala

- Nerea Portularrume / Malen Pérez / María Hernández / Itxaso Sánchez eta Ainhoa Pérez (faluta): Concerto grosso..................................... "Haendel"

- Itxaso Sánchez: Op.38 dúo 6................................"Mazas"

- Maia Jambrina / Amaia Sasiain / Malen Pérez /Lide otaduy / Luisa Rodríguez / Begoña Rekondo /Izaro López / Nerea Portularrume / Jon Sieira / María Hernández / Itxaso Sánchez: Sarabande………............................................…......."Haendel "

- Biolin guztiak batera: Pizzicato…………… ………..... Ezezaguna

Martxoak 16, ostirala

19:30 Euskorleans taldearen kalejira.  

Zehaztasunak: Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band. Esaterako, Benito Lertxundiren "Bizkaia maite", Mikel Laboaren "Txoriak-txori", "Peio Joxepe", "Boga-boga" edo "Batasuna". EuskOrleans Dixie Band ekitaldi, jai edo ospakizun batetan izanez gero, girotze originala ziurtatua izango duzu. Talde kideak: Javier Area (bateria); Igor Telletxea (Sousaphone-a); Iñaki Dieguez (akordeoia); Mikel Sukunza (gitarra); Julen Izarra (Saxo Sopranoa); Mikel Valcarlos (tronpeta); L.M. Moreno "Pirata" (tronboia eta ahotsa).

Martxoak 18, igandea

Getariako musika banda:

12:00 Kalean.

13:00 Frontoian.

Egitaraua: "Camino Real"; "John Williams Fantasy"; "Cabaret"; "El último mohicano"; "Caribbean Concerto".

Zuzendaria: Eneritz Jauregi.

Martxoak 20, asteartea

19:00 Organo eta txistu kontzertua Salbatore Elizan. 

Egitaraua: 

-Txistua: Aitor Pagola - Organoa: Lontxo Oihartzabal.

-Lezo eta Usurbilgo txistulari eta akordeoi taldeak: Xabier Zabala, E.Osterling eta Joxean Anduaga.

-Txistua (Salbatore Arruti) eta Organoa (Juan Luis Atxega).

-Lezo eta Usurbilgo txistulari eta akordeoi taldeak: Xabier Zabala, J.C. Perez, Joxean Anduaga.

Lezoko Txistulari Taldearen zuzendaria: Estanis Karrera Sarasola.

Akordeoi Taldearen zuzendaria: Joxean Anduaga Permach.

Apirilak 17, asteartea

18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Billabonako kultur etxean.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA