Ikastaro ugari asteburuan

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 16a, 08:00

Zer ikasia izango da asteburuan. DYAk, Alkartasuna Kooperatibak eta Usurbilgo Udalak ikastaro bana antolatu dute egunotarako. Segidan dituzue xehetasunak.

"Bihotz biriken suspertzea"

DYA Gipuzkoak, larunbat honetarako, martxoaren 17rako "Bihotz biriken suspertzea" saioa antolatu du Munalurra 26an duen egoitzan, arratsaldez, 17:00-19:00 artean.

"Ongizatea eta Osasuna sustatzearen alde egiten duen lanaren barruan, DYAko Irakaskuntza Eskolak jarduera berri bat proposatzen du: Bihotz Biriketako Suspertze (BBS) teknikak familian ikasteko tailerrak. Helduak (aita/ama, aitona/amona, osaba/izeba…) guztira 6 urtetik gorako hiru umeekin eman dezake izena, eta 2 ordutan eta modu erraz eta praktiko batean, bihotz-geldialdi bat identifikatzen eta honen aurrean jokatzen ikasten dute. Gainera, etxeko txikiekin ondo pasatzeko aukera paregabea izan daiteke", nabarmendu dute DYA-koek.

Saioaren prezioa 8 euro, 18 urtetik beherakoentzat doan. Plaza kopuru mugatua izango da, "emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko". Izena eman eta informazio gehiago jasotzeko: 943 46 46 22, http://www.dyagipuzkoa.com/eu/event/rcp_familia_usurbil/

Autodefentsa feminista ikastaroa

Martxoaren 8ko ekimenak borobiltzeko, autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du Usurbilgo Udalak asteburu honetarako Oiardo Kiroldegian. Emagin elkarteak bideratuko ditu saiook. Asteazken hau, izen emateko azken eguna duzue: 

-Martxoak 16 (ostirala), 16:00-20:00.

-Martxoak 17 (larunbata), 09:30-13:30.

Izen ematea (martxoaren 14a baino lehen): 

parekidetasuna@usurbil.eus

943 377 110

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

KzGuneko ikastaroak

Martxoan arratsaldez izango da zabalik Usurbilgo KzGunea, 16:00-20:00 artean. Hemen hurrengo ikastaroen berri:

-Martxoak 26-27, 18:00-20:00 “Online izapideak Osakidetzarekin”.

-Apirilak 3-12, 09:00-11:00 “Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako”.

-Apirilak 13-23, 09:00-11:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.

-Apirilak 16-27, 11:00-13:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.

-Apirilak 24-25, 09:00-11:00 “Eusko Jaurlaritza zure mugikorrean”.

-Apirilak 26-27, 09:00-11:00 “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez”.

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net

Aldaketa “Sagarrondotik sagardora” ikastaroan

Martxoaren 3rako iragarria zuten saioa larunbat honetan, martxoaren 17an egingo da azkenean, Alkartasuna Kooperatibatik ohartarazi dutenez. Larunbat honetan, beraz, 09:00-13:00 artean Potxoenean, “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak” saioa Aitor Etxeandiaren eskutik. Martxoaren 17rako iragarria zegoen “Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa” hilaren 3an egin zuten. 

Ikastaro praktikorako izen ematea zabalik dago. Gogoan izan, saio guztietarako eman daiteke izena, edota bestela baita saio solteetarako ere. Segidan dituzue xehetasunak:

Ordutegia: 09:00-13:00.

Tokia: Potxoenea.

Saioen egutegia:

-Martxoak 17: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak", Aitor Etxeandiarekin.

-Apirilak 7: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondorekin.

-Apirilak 21: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa", Xabier Akizurekin.

-Ekainak 2: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiarekin.

-Uztailak 14: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osarekin.

-Irailak 8: "Sagarraren heldutasun analista. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.

Prezioa: 96 euro ikastaro guztiko saioak, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Egun solteetan ere izena eman daiteke. Horretarako Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.

Izen ematea eta argibide gehiago:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala.