Euskorleans taldeak afalaurreko poteoa girotuko du gaur, Soinurbil ekimenaren baitan

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 16a, 10:29

Soinurbil Musika Astearen hamalaugarren edizioa azken txanpan da jada. Astebururako bi hitzordu iragarri dituzte; ostiral honetarako, afalaurreko poteoa girotuko duen kalejira, Euskorleans taldearekin. Igandean Getariako musika bandako kideak datoz:

14. SOINURBIL MUSIKA ASTEA

Martxoak 16, ostirala

19:30 Euskorleans taldearen kalejira.  

Zehaztasunak: Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band. Esaterako, Benito Lertxundiren "Bizkaia maite", Mikel Laboaren "Txoriak-txori", "Peio Joxepe", "Boga-boga" edo "Batasuna". EuskOrleans Dixie Band ekitaldi, jai edo ospakizun batetan izanez gero, girotze originala ziurtatua izango duzu. Talde kideak: Javier Area (bateria); Igor Telletxea (Sousaphone-a); Iñaki Dieguez (akordeoia); Mikel Sukunza (gitarra); Julen Izarra (Saxo Sopranoa); Mikel Valcarlos (tronpeta); L.M. Moreno "Pirata" (tronboia eta ahotsa).

Martxoak 18, igandea

Getariako musika banda:

12:00 Kalean.

13:00 Frontoian.

Egitaraua: "Camino Real"; "John Williams Fantasy"; "Cabaret"; "El último mohicano"; "Caribbean Concerto".

Zuzendaria: Eneritz Jauregi.

Martxoak 20, asteartea

19:00 Organo eta txistu kontzertua Salbatore Elizan. 

Egitaraua: 

-Txistua: Aitor Pagola - Organoa: Lontxo Oihartzabal.

-Lezo eta Usurbilgo txistulari eta akordeoi taldeak: Xabier Zabala, E.Osterling eta Joxean Anduaga.

-Txistua (Salbatore Arruti) eta Organoa (Juan Luis Atxega).

-Lezo eta Usurbilgo txistulari eta akordeoi taldeak: Xabier Zabala, J.C. Perez, Joxean Anduaga.

Lezoko Txistulari Taldearen zuzendaria: Estanis Karrera Sarasola.

Akordeoi Taldearen zuzendaria: Joxean Anduaga Permach.

Apirilak 17, asteartea

18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Billabonako kultur etxean.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.