Epai historikoa, Paris ondoko erraustegia zigortu dute herritarrak kaltetzeagatik

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 16a, 13:18

Epai historikoa frantziar estatuan. Paris ondoko erraustegi baten arduradunak zigortu ditu frantziar estatuko hiriburuko epaitegi batek, herritarrak kaltetzeagatik. ARGIA bidez jakin dugunez, Parisko auzitegiak arrazoia eman die Vaux-Le-Penileko erraustegiak kaltetutako 165 herritarrei "eta zigor gogorrak ezarri dizkio kutsaduraren ardura eduki zuen Meluneko herri elkargo edo mankomunitateari".  

Kalte ordainak eman beharko ditu aipatu mankomunitateak. "Melun-Val-de-Seine herri elkargoari epaileek ezarri diote alde batetik 250.000 euroko isuna eta 82.000 gehiago justiziaren gastuetarako. Bestetik, kaltetuetako bakoitzari 21.000 euro ordaindu beharko dizkio eta kalterik gehiena nozitu duen Maincy herriko udalari 60.000 euro, epaiketaren gastuetarako 40.000 gehiagorekin".

Epaiarekin desados agertu da zigortua izan den Meluneko herri elkargoa, epaiari helegitea jarriko diotela iragarri dute. 

Kalteak

ARGIA-k berri eman duenez, erraustegiak kalte nabarmena ekarri dio ondoan kokatua duen Maincy herriari. "Dozena bat lagun hilak dira linfoma ez-hodgkingez, sarritan errausketari lotu zaion gaitzez. Dozena bat gehiago gaixorik daude eritasun beraz eta Pascale Coffinetek kazetariei aitortu dienez “gaixorik ez dauden gainerako guztiak estutasunez bizi dira etorkizunak zer ekarriko dien beldurrez”. 

2003an Maincy herri hartako alkatea ohi baino kutsadura gehiago zegoela jabetuta, bere bultzadaz AVIE sortu zuten, Errausketaren Biktimen Babeserako Elkartea, epaiketa honetara heldu arte borrokatzen aritu den bilgunea.

Baimendutakoa baino 2.200 aldiz gehiagoko dioxina kopurua isurtzera heldu ziren

Urte amaieran egin zuten epaiketa Parisen. Melun (Parisetik gertu) herriko Vaux-le-Pénil erraustegiko arduradunak epaitu zituzten, aipatu plantak inguruko herritarrak dioxinaz kutsatu dituelakoan. Pentsa, erraustegi honetako tximiniatik baimendutakoa baino 2.200 aldiz gehiagoko dioxina isurtzea egozten zitzaien. 165 herritarrek salatu zuten beren minbiziak erraustegiak eragin dituela.

Urte askoan borrokatu ostean eraman zituzten urte amaieran herritarrek, erraustegi honetako arduradunak Parisko epaitegira. Erraustegia 1979an eraiki zuten. 1998. urteko ikerketa baten arabera ordurako jada, baimendutakoa baino 1.700 aldiz dioxina gehiago isurtzen zuela frogatu zuen. 2002rako ordea dioxinen kutsadura maila baimendutakoa baino 2.200 aldiz handiagoa izatera heldu zen. Erraustegia urte hartan bertan itxi egin zuen Gobernuak, 2002an.

ARGIA-k berri eman duenez, "2003an Coffineten bultzadaz sortu zen AVIE Errausketaren Biktimen Babeserako Elkartea, asteotan Parisen egiten ari den epaiketara iritsi arteko onik izan ez duena. Errausketaren lobbyari aurre egin dioten beste askorik gertatu zaien legez, Coffinetek ere eraso gogorrak jasan behar izan ditu urteotan; kutsaduraren errudunek, berriz, ez dute inolako damurik agertu". 

Orduko Mankomunitatea desegin eta berri bat eratu zuten egun abian segitzen duen erraustegi berri bat eraikitzeko. Argudio hau baliatzen zuten epaituek erantzukizunak saihesteko. Epaileek ordea herritarrei arrazoi eman eta urte amaieran hiru astez epaitu zituzten Melungo erraustegiko arduradunak. Egunotan heldu da epaia.

Irudia: LP/Sophie Bordier.

EPAIKETA HASI ZUTENEAN FRANZIAKO HEDABIDEEK BERRI EMANDAKOA

https://www.dailymotion.com/cdn/manifest/video/x6anqrp.m3u8?auth=1512048318-2562-1j4y7szl-83c86142bb429c0d82859b1a61442d5b

https://twitter.com/LaRep77/status/935103295714185218

https://twitter.com/paris_culture/status/935449993363718145

https://twitter.com/paris_culture/status/935063396311027712