Jubilatu Astean sartu gara

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 19a, 09:45

Gure Pakea Elkarteak antolatuta, Jubilatu Astea abiatuko dute gaur, diru aurrezkien inguruko ekitaldi batekin Artzabalen. Astelehen honetatik aurrera, antzerki, kantu, irteera, bazkari eta osagai gehiago izango ditu, igandera arte luzatuko den Jubilatu Astean:

JUBILATU ASTEA

Martxoak 19, astelehena

16:00 Hitzaldia Artzabalgo areto nagusian: "Diru aurrezkiak nola kudeatu”.

Hizlaria: Rural Kutxako ordezkari bat.

Martxoak 20, astelehena

09:00 Ibilaldia Artzabaletik Aginagara. Ibilbidea: Artzabal, Arratzain, Arburu, Tellegindegi, Gaztelu, Arrillagaundi eta Aginaga.

Amaiera, Aginaga Sagardotegian. Bertan bazkalduko dute.

Martxoak 21, asteazkena

16:00 Hitzaldia Artzabalgo areto nagusian: "Emozio positiboak".

Hizlaria: Matia Fundazioko kide Maria Galdona.

Martxoak 22, osteguna

17:00 “El Moderno” antzezlana Sutegiko auditorioan.

Zehaztasunak: "60. hamarkada bukaeran egoera politikoa aldatzen hasi zen poliki poliki, geroago emango zen aldaketaren aurrerapen gisa. Aldaketa horrek konfrontazioa sortuko zuen gizartean, herrietan hirietan baino gogorragoa izan zena, eta antzezlan honek garai hura islatzen du".

Zuzendaria: Josema Lángara.

Taldea: ONCEko Oroimenak antzerki taldeak eskainitako antzerkia.

Hizkuntza: gaztelania.

Sarrera: doan.

Martxoak 23, ostirala

16:30 Jose Mari Soroaren kantaldia Artzabalgo areto nagusian.

Martxoak 24, larunbata

17:00 Lasarte-Oriako abesbatza Sutegiko auditorioan.

Martxoak 25, igandea

Meza eta bazkaria.

Antolatzailea: Gure Pakea Jubilatuen Elkartea.