Nafarroa hegoaldean ekoitzitako produktuak eskatzeko aukera duzue NOAUA!n edo Internet bidez, martxoaren 20ra arte, bertako tokiko produktuen ekoizpena eta euskalgintza sustatzeko Errigorak abian duen “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina berriaren baitan. Produktuok dituzue eskueran:
Olioa:
-Oliba-olio birjina estra, 5 litroko bidoietan.
-Oliba-olio birjina estra ekologikoa, 5 litroko bidoietan.
Kontserbak:
-Kontserbak: pikillo piperrak, zainzuriak, orburuak, barazki-menestra, potxak, tomate frijitua, kremak.
-Noiz eskatu: martxoaren 6tik 20ra, NOAUA!ren egoitzan edo Internet bidez.
-Noiz jaso: oliba olioa apirilean, kontserbak ekainean, NOAUA!ren egoitzan. Produktuok jasotzerakoan egin beharko dira ordainketak.
Argibide gehiagorako: elkartea@noaua.eus edo 943 360 321.
Informazio gehiago: errigora.eus
Zubiak eraiki nahi
Nafarroa hegoaldeko tokiko produktuen ekoizpena eta euskalgintza laguntzeko, “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina berria abian du Errigorak, “Zubi bat sukaldera aldarripean”. Zubi bat eraiki nahi dute sukaldera, Errigoraren komunitatearekin bat egiteko, zubiaren beste aldekoekin batera amesteko, ohitura sanoak sartzeko, bizipoza ekartzeko edota "Nafarroa hegoaldeko produktuak gure sukaldera heltzeko".
Oliba olio eta kontserbak eskuratu ahalko ditugu oraingoan, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, “sukaldeko armairuak urte guztirako betetzeko intentzioz. Keinu txiki batekin komunitate handi eta askotariko baten parte sentitzeko zirraraz”.