Guardia Zibilak lau lagun atxilotu ditu azken orduotan; Oihana Garmendia, Miren Zabaleta, Antton Lopez "Kubati" eta Olatz Dañobeitia. Guztiak Donostiako Intxaurrondoko kuartelera eraman dituzte. Lau lagunak aske utzi dituzte arratsaldeko 15:00etatik aurrera. "Terrorismoa goratzea" egozten zaie lau lagunei, iaz zendu zen Belen Gonzalez Peñalba ETAko kide ohiaren Lazkako omeneko ekitaldian.
Azken orduotan izan diren atxiloketak salatzeko elkarretaratzea deitu dute astearte iluntze honetan (martxoak 20) 20:00etan Mikel Laboa plazan, "Bakearen eta askatasunaren alde, ez gaituzue geldituko" aldarripean.