Txorientzako kabiak eskuragarri Alkartasuna Kooperatiban

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 21a, 08:20

Usurbilgo ekologisten eta Alkartasuna Kooperatibaren eskutik, iaz bezala, berriz ere txori kabiak eskuragarri dituzue aipatu kooperatiban bertan. Doan lortu daitezke, Atalluko egoitzara gerturatuta. Informazio gehiago:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Kontuan hartu beharrekoak

Habi-kaxak erabiltzen dituzten hegaztiak

Hegazti intsektujaleak (kaskabeltza, amilotx urdina, gerri txori arrunta, landa txolarrea, txepetxa…) normalean. Hegaztiok habiak egiteko zuloak behar izaten dituzte. Habi-kaxak ezinbesteko bihurtzen dira, zulo natural nahikorik ez dagoen kasuetan.

Non jarri kaxak 

Baso gazteetan, basotxoetan, parkeetan, lorategietan, erreka ertzetan eta antzeko lekuetan. Ez jarri bat bestearen ondoan. 10 kaxa hektareako, hori izan ohi da kopuru egokia.

Nola jarri eta zeri erreparatu

2-5 metro arteko altueran jarri, hegoekialdera begira, pixka bat aurrerantz inklinatua, inor bertara ez iristeko moduan baina ezta leku zailetan ere, jarraipena egin ahal izateko. Adar batean zintzilikatu, horretarako emandako alanbrearekin. Ez jarri zuhaitzaren enborraren aurka, ezta modu finkoan ere, kaxak mugitu behar baitu. Ez ireki kaxarik erruten ari diren artean, ezta kume txikiak dituen artean. Maiatza bukaera edo ekaina hasieran irten ohi dira kaxatik.

Garbiketa eta konponketa lanak:

Kaxak hustu, garbitu eta konpondu urtero udazken partean, hurrengo kumaldirako.

Aholkuak:

Jarraipena egin, eta jarraipen horren emaitzak txosten batean jaso.