Azoka solidarioa antolatu zutenen eskertza oharra

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 21a, 11:38

"LH6ko ikasleen eta Udarregi Ikastolaren partez eskerrak eman nahi dizkizuegu gure Azoka Solidarioan agertutako eskuzabaltasunagatik. Gure ikasleek guztira 1.027,90€ euro lortu dituzte. Diru hau Pausoka elkartera bideratuko da. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi eta bereziki LH6ko ikasleei beraien lanagatik!", adierazi dute NOAUA!ra helarazi duten ohar bidez. 

Arrakastatsua suertatu zen, Udarregi Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek martxoaren 16an frontoian antolatu zuten azoka solidarioa. Berehala agortu ziren, ikasleok eskuragarri jarri zituzten, pultsera, pintxo eta objektu kuttunak. Gogoan izan, bildutako laguntza, behar bereziak dituzten haur eta gurasoen Pausoka Elkartera bideratuko dute.

Pausoka Elkarteko kideak ere frontoian bertan ziren, haien produktuak saltzen eta informazioa eskaintzen. Gustura haiek ere. Eta antolatzaileak baita, ikastolan gai honen inguruan egin duten lanketa plazaratuz, izan duten harrera ikusita. Lehenbizi Sutegin azalpenak eskaini zizkieten ikasleek gurasoei. Gero, aipatu moduan, postuak jarri orduko, azkar batean agortu ziren eskuragarri zeuden produktuak.

Errifa zozketa

Azoka solidarioan herriko kirolarien materiala eskuratzeko aukera eskaintzen zuen izaera bereko errifa zozketa solidarioa ere antolatu zuten. Segidan dituzue, zenbaki sarituak. "Saria jasotzeko epea martxoaren 22an amaituko da. Hortik aurrera, ordezko zenbakiak jarriko dira indarrean apirilaren 12ra arte. Saria idazkaritzan jasoko da", ohartarazi dute Udarregi Ikastolatik.

 1. ZENBAKIAORDEZKOA
ASIER ZUBIRIAREN ESLASTIKOA4951 
IMANOL AGIRRETXE-POLOA 13370 
IMANOL AGIRRETXE-POLOA 233912003
IMANOL AGIRRETXE-TXAKETA4621 
IMANOL AGIRRETXE-SINATUTAKO ELASTIKOA2553 
XABI SANTXO-SINATUTAKO ELASTIKOA2857 
XABI SANTXO-PILOTA2099 
XABI SANTXO-PILOTA33211545
XABI SANTXO-PILOTA4879 
XABI SANTXO-PILOTA20062145
ESTHER ARROJERIA-ELASTIKOA30881664
ESTITXU BERASATEGI-ELASTIKOA40630287
HAIMAR ZUBELDIA-ELASTIKOA04331532
MARTIN ALUSTIZA-ASPEKO KAMISETA39290772
MARTIN ALUSTIZA-ASPEKO PILOTA43973729