Onddodun pintxo goxoak, igandeko Tipi-Tapan

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 25a, 13:02

Hurbilago Elkarteak iganderako, martxoak 25, antolaturiko ibilbide gastronomikoa osatu asmo duzuenok, gogoan izan, onddodun pintxo bereziak sukaldatuko dituzte Aitzaga, Artzabal, Bordatxo, Guria, Txiriboga eta Txirristra tabernetan.  

Ohi bezala, zizka mizka eta edaria 2 eurotan dastatu ahalko da. Ez ahaztu, Tipi Tapa txartela eskuratu eta pintxoak dastatzen joan ahala, taberna guztiotako zigiluak biltzeaz. Erronka betetzen baduzue, aipatu txartela egitasmo honetan parte hartzen duten edaritegietako ontzietako batean sartu eta pintxo festa amaitu arte itxaron. 150 euroko erosketa balea eta 20 euroko bi bale zozketatuko dituzte hilaren 25ean, Tipi Tapa bukaeran.

Hilero

Aurreko urteen antzera, aurrerantzean ere hilero ospatuko da pintxo festa, Tipi Tapa formatuan, eta tarteka, plazara ere irtengo dira tabernariak. Kale giroa suspertzeko azoka moduan antolatuko dute baita hitzordu hau, noizbehinka, iaz ezaguna egin zitzagun Bizi Kalea izeneko ekimenaren bidez. On egin!

Irudia: Hurbilago Elkartea.