Antzezlan, kantaldi eta bazkaria, Jubilatu Astearen azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 22a, 12:00

Erdibidera heldu da jada Gure Pakea Elkarteak antolaturiko Jubilatu Astea. Baina bada zer ikusi eta entzuna oraindik igandera arte. Adi datozen ekitaldiei:

JUBILATU ASTEA

Martxoak 22, osteguna

17:00 “El Moderno” antzezlana Sutegiko auditorioan.

Zehaztasunak: "60. hamarkada bukaeran egoera politikoa aldatzen hasi zen poliki poliki, geroago emango zen aldaketaren aurrerapen gisa. Aldaketa horrek konfrontazioa sortuko zuen gizartean, herrietan hirietan baino gogorragoa izan zena, eta antzezlan honek garai hura islatzen du".

Zuzendaria: Josema Lángara.

Taldea: ONCEko Oroimenak antzerki taldeak eskainitako antzerkia.

Hizkuntza: gaztelania.

Sarrera: doan.

Martxoak 23, ostirala

16:30 Jose Mari Soroaren kantaldia Artzabalgo areto nagusian.

Martxoak 24, larunbata

17:00 Lasarte-Oriako abesbatza Sutegiko auditorioan.

Martxoak 25, igandea

Meza eta bazkaria.

Antolatzailea: Gure Pakea Jubilatuen Elkartea.