Txan magoa gaur, Bihurri ludotekan

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 23a, 08:00

Oporren atarian diren haur txikiei zuzendutako bi ekitaldi antolatu ditu Bihurri ludotekak asteotarako:

-Martxoak 23, ostirala 17:00 Txan magoaren “Inpernutik natorren artista bat naiz ni”.

-Apirilak 3, asteartea, 17:00 Eskulan tailerrak.

“Gatz basatia” txotxongilo antzezlana

Maitena Illarramendiren saioa, apirilaren 14rako antolatu du Usurbilgo Udalak, 17:00etan Sutegiko auditorioan. Sarrerak 2 eurotan eskuragarri. “Gatz Basatia titiritorto bat da. Bertizeko oihanaren sakonean bizi diren izaki bitxiak dira titiritortoak. 40 zm neurtzen dituzte gutxi gora behera, begi bakarrak, berdeak eta horiak, isats luze batekin. Basoan kamuflatzen dira, horregaitik buruan ilearen ordez landareak dituzte, batzuetan basafruitu eta guzti. Zuhaitzen barruan bizi dira, okilek egindako zuloetan”.

Ingeles udalekuetarako izen ematea

“Enjoy English” ingeles udalekuak antolatu ditu Udarregi Ikastolak uda parterako. Interesdunek apirilaren 13ra arteko epea dute izen emateko, ikastolatik berri eman dutenez. “Berrikuntzaz beterik datorren udalekua. Aurten formatu berriarekin, 2, 3 edo 4 aste aukeran. Jatorrizko ingeles-hiztunak diren hezitzaileek gidatuta”:

-Norentzat: A taldea: 2012-2010 artean jaiotako haurrentzat. B taldea: 2009-2006 artean jaiotako haurrentzat.

-Iraupena: 2, 3 edo 4 aste, aukeran. Ekainaren 25etik uztailaren 20ra. Goizeko 9:00etatik 13:00era.

-Prezioa: 2 aste 200 €, 3 aste 285 €, 4 aste 335 €. Hezitzailea etxean hartzen duen familiak ez du ordaindu beharrik izango. Ordainketa bi zatitan egingo da.

Informazio gehiago: udarregi.eus / 943 36 12 16