Apirilaren 13an amaituko da ingeles udalekuetan izena emateko epea

Noaua Aldizkaria 2018ko martxoaren 26a

“Enjoy English” ingeles udalekuak antolatu ditu Udarregi Ikastolak uda parterako. Interesdunek apirilaren 13ra arteko epea dute izen emateko, ikastolatik berri eman dutenez. “Berrikuntzaz beterik datorren udalekua. Aurten formatu berriarekin, 2, 3 edo 4 aste aukeran. Jatorrizko ingeles-hiztunak diren hezitzaileek gidatuta”.

-Norentzat: A taldea: 2012-2010 artean jaiotako haurrentzat. B taldea: 2009-2006 artean jaiotako haurrentzat.

-Iraupena: 2, 3 edo 4 aste, aukeran. Ekainaren 25etik uztailaren 20ra. Goizeko 9:00etatik 13:00era.

-Prezioa: 2 aste 200 euro, 3 aste 285 euro, 4 aste 335 euro. Hezitzailea etxean hartzen duen familiak ez du ordaindu beharrik izango. Ordainketa bi zatitan egingo da.

Informazio gehiago:

udarregi.eus / 943 36 12 16