Urte hasieratik Gipuzkoari bira ematen ari dira Andatza M.K.T.-ko kideak. Laugarren etapa, 23 kilometrokoa, apirilaren 8rako iragarri dute. Eibarretik abiatu eta Udala (Arrasate) arteko bidea osatuko dute. Goizeko 07:00etan abiatuko dira Oiardo Kiroldegitik autobusez.
Izen ematea:
Izena apirilaren 4a baino lehen eman eta 30 euroko ordainketa egin beharko da:
Rural Kutxa: 30080259163005430321
Kutxabank: 20955069071068489805
Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua.
-Bazkaria, Arrasateko Larrinetxe jatetxean egingo da.
-Ezinbestekoa da mendiko federatua izan eta aseguru txartela indarrean edukitzea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu”.
Argibide gehiagorako:
andatza@hotmail.com
andatzamendizale.info