Badator Ogasunarekin diru kontuak argitzeko garaia. Errenta Aitorpena kanpaina abiatzear da. Zerga informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko ataritik eskuratu edo postaz bidaltzea eskatzeko aukera dago jada. Hauek dira aurtengoan kontuan hartzeko moduko datak eta epeak:
-Apirilak 10-24: autolikidazio proposamenak bidaliko dituzte.
-Apirilaren 6tik aurrera: autolikidazio proposamenak ikusteko aukera egongo da.
-Apirilak 16-ekainak 30: autolikidazio proposamenak onartzekoa.
-Apirilak 20-ekainak 9: errenta aitorpen mekanizaturako hitzordua eskatzeko aukera (autolikidazio proposamena onartu nahi ez dutenek apirilaren 26ra arte itxaron beharko dute).
-Apirilak 23-ekainak 30. Errenta Aitorpena.
Argibide gehiagorako:
gipuzkoa.eus/ogasun